Eguraldiak lagunduz gero, jende asko hurbildu ohi da Kizkitzako ermitara Ama Birjinaren egunean. GALILEA

Ezkio

Erromeri giroa ostiralean Kizkitzan

Kizkitzako Eguna ospatuko dute itsasoarrek egun osora luzatuko den egitarauarekin

A. U.

ezkio-itsaso.

Martes, 5 de septiembre 2023, 21:50

Ohitura betez Kizkitzako amarekin hitzordua izango dute ostiral honetan itsasoarrek eta ermita ingurura bertaratu nahi duten guztiek. Izan ere, irailaren 8arekin, Kizkitzako Eguna ospatuko dute egun osoko egitarauarekin.

Publicidad

Kizkitzan, eguerdiko 12:00etan hasiko da egitaraua plazan (eguraldi ona bada, behintzat) egingo den mezarekin. Horren ostean, erromeriari hasiera emango zaio, Baltzola eta Andonegirekin. Bazkari garaia 14:00 aldera izango da, eta gero berriro ere erromeria arratsalde osoan zehar. 17:30ean toka txapelketa herrikoiari emango zaio hasiera eta 20:30erako dago iragarrita Itsasoko plazara jaitsiera.

Itsason, 21:30etik aurrera, afaria izango da Baltzola eta Andonegi trikitilariek girotuta. Norberak bere afaria eman dezake. Ostatuan prestatuko duten odolki, patata eta arrautza-nahaskia eta oilaskoa saltsan afaltu nahi bada aldez aurretik izena eman behar da (18 euro, postrea eta edaria barne).

Mandubiko Bentan

Mandubiko Bentan ere izango da giroa Kizkitza egunean zehar, Imanol Itxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin erromeria izango baita eguerdian eta arratsalde osoan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad