Ostegunean arratsaldean ospatu zen azken Udal Osoko Bilkura.
Ezkio-Itsaso

Errota-Eitzaga bidegorriaren lehenengo fasea Construcciones Antiok egingo du

Alegi auzoan herriko ekoizleen produktuak saltzeko eraikina egokitzeko obren lizitazio prozesua martxan jarri da

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Viernes, 11 de noviembre 2022, 22:55

Ezohiko Udal Osoko bilkura egin zen ostegunean arratsaldean Ezkio-Itsasoko udaletxean, honetan gai desberdinak jorratu zituztelarik, guztiak aho batez onartuz.

Publicidad

Lehenengo puntu gisa, 'Errota-Eitzaga bidegorria 1A fasea: errota biribilgunea' proiektuko obren esleipena onartzea izan zen. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, lehenengoz, prozedura irekia egin zen, baina ez zen enpresarik aurkeztu; hortaz, beste bilkura batera deitu eta 'negozio prozedura' deritzona ireki zen, gonbidapena hiru enpresei luzatuz: Lurkide, Arki Construcciones Cooperativa eta Construcciones MB Antio.

Lehenengo deialditik bigarrenera gauza bakarra aldatu zen proiektuan, hau da, lehenengoa irekia zela eta bigarrenean gonbidapenen bidez egin zela; aurrekontua mantendu egin zen. Horrela, hiru enpresa hauetatik batek bakarrik azaldu zuen interesa. Obraren aurrekontua 128.000 eurokoa izan da, Construcciones Antiok proposatu du 127.999 euroko aurrekontuarekin obra aurrera eramatea, urte beteko garantiarekin. Ejekuzio epea urte bukaerarako izango da.

Batzarrean azaldutakoaren arabera eta aho batez puntu hau onartu ondoren, Foru Aldundiko dira laguntza eskatuko dela esan zuten. Aldi berean, bigarren fasearen prozesua ere martxan jarriko da laster lizitazioarekin hasiko direlarik. Ideia da datorren urtean bigarren fase honi heltzea.

Beste gaiak

Gai zerrendako bigarren puntuan, Alegiko auzoan herriko bertako ekoizleen produktuak saltzeko eraikin bat egokitzeko obren lizitazioa abian jartzea, eta horretarako baldintza ekonomiko-administratiboen Plegua eta aurrekontu berria onartu ziren, hau ere aho batez.

Publicidad

Ondoren, Sektore Publikoaren zerbitzuko langileen 2022ko ordainsari igoera gehigarriari buruzko urriaren 19ko 18/2022 Errege Lege-Dekretua dela eta, honen berri eman eta betearazteko erabakia onartu zuen Udalak. Hau da, estatuak langileen soldataren igoera onartu du eta urtarriletik ondorioekin %1,5 igoera aplikatuko da.

Azkenik, eta bilkurako azken puntu gisa, Izazpi inguruan dauden Estaduko Foru Ogasunarenen hiru lursail erosteko, 2019-10-28 datan Estaduko Foru Ogasunak aurkeztu duen eskaintza onartu zuen Udalak. Eskaera bidali zen bere garaian eta balorazioa egin ondoren proposamen bat luzatu dute estatutik lursail hauek erosteko. Proposamena aho batez onartu zen, Bilkurari amaiera emanez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad