Secciones
Servicios
Destacamos
Dantza eta musika protagonista izango dira gaur arratsaldean Ezkio-Itsason. Lehenik, Ertza konpainiak 'Otempodiz' ikuskizuna eskainiko du 18:00etatik aurrera kaskoan.
'Otempodiz' (Denborakdio) Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, Sortutakoak (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta Atlantikaldea Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.
Dantza emanaldiaren ondoren musikarako unea iritsiko da. Gaurkoan Uxue Kerejetaren txanda izango da. Zumarragar artista gazte honek ETB1-ean igorri den 'Gaztea Cover' lehiaketan publikoaren saria irabazi zuen udaberrian eta 1.000 euroko dirulaguntza jazo zuen –lehiaketa Umami taldeak irabazi zuen–.
Bere gitarra lagun, Uxue Kerejeta oso pozik azaldu zen lehiaketa amaieran, eta musika emanaldiak eskaintzen hasteko grina azaldu zuen. Gaur Ezkio-Itsason izango da arra-tsaldean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.