Ezkio
Esperientzia bereziak bizitzeko aukera izango da IgartubeitinEzkio
Esperientzia bereziak bizitzeko aukera izango da IgartubeitinAbuztuan esperientzia bereziez gozatzeko aukera aparta egongo da Igartubeiti Museo Baserrian. «Bihar bertan, baserriko dolarearen sekretuak ezagutu, sagarren usaina harnastu eta zaporea sentitzeko saioa egongo da, sagarra jotzeko erabiltzen ziren erritmo musikalak praktikatu, birrindu eta muztioa dastatzeko parada ere izango da gazta pintxo batekin», iragartzen dute. «Esperientzia sentsorial ahaztezina izango dugu!», nabarmentzen dute. Ekintza hau, bihartik haratago, abuztuaren 16, 23 eta 30ean eskainiko dute baita, 10:30etan. Izena emateko 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi behar da. Honekin batera, beste proposamen ugari daude hilabete honetarako, hala nola, Urola Garaiko turismoko bisita eta dastaketa edo Euskadi Gastronomikak antolatutako 'Mundua lau zaporetan margotuta' erakusketa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.