Secciones
Servicios
Destacamos
A. Urbieta
Domingo, 3 de noviembre 2024, 18:47
Igartubeiti Baserri Museoak '20.000 especies de abejas' filmaren proiekzioa eskainiko du datorren azaroaren 9an Zinemateka ekimenaren baitan, eta bertan izango da Estibaliz Urresola zuzendaria bera. Ondoren solasaldia izango da.
Ekimen hau Zinema eta landa Eremuko Emakumeen Zikloaren baitan kokatu behar da. Zine-erakusketa ibiltaria da hauxe, eta landa-ingurunean bizi diren emakumeei eskainitako filmak ematen dira bertan. Urtero burutu ohi da urriaren 15etik aurrera, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, urrian eta azaroan. Proiektu honen helburua landa-ingurunean bizi diren emakumeek egiten duten lana ikusaraztea da. Era berean, hiriko biztanleak ingurune horren bizimodu errealera hurbildu nahi ditu, emakumeen eginkizun egituratzailea, soziala eta ekonomikoa nabarmenduz eta herri eta hirietako biztanleen arteko ulermena eta konplizitatea bultzatuz.
Landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko integrazioaren bilaketaren erakusgarri, zikloak aurrez aurreko proiekzioak (hiri handietan zein herri txikietan) eta doako streaming bidezko proiekzioak tartekatzen ditu. Hala, hurrengo hitzordua Igartubeiti Baserri Museoan izango du, azaroaren 9an, 16:00etatik aurrera. '20.000 especies de abejas' filmaren proiekzioaren ostean, 18:15 aldera, Estibaliz Urresola Solaguren zuzendariarekin solasean aritzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
'20.000 especies de abejas' 2023ko film dramatikoa da, eta Sofia Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain eta Itziar Lazkano ditu protagonista. Cocoren istorioa kontatzen du. Zortzi urterekin, ez du ulertzen zergatik ez datorren bat gainerakoen itxaropenekin. Inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina ez du bere burua izen horrekin identifikatzen, ezta besteen begiradan ikusten ere. Bere ama Ane (Patricia López Arnaiz) krisialdi batean dago, eta oporrak aprobetxatuko ditu hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Bertan bizi dira Lita ama (Itziar Lazkano) eta Lourdes izeba (Ane Gabarain), erleen hazkuntzarekin eta ezti-ekoizpenarekin lotura estua duena. Uda honek bizitza aldatuko die guztiei ere.
Bere ibilbidean makina bat sari eskuratu ditu filmak, hala nola, aktore onenari ematen zaion Zilarrezko Hartza Berlingo Jaialdian; hiru Goya sari, gidoiari, zuzendari berri eta Ane Gabarain aktoreari, bi izendapen Zinema Europarraren Sarietan, bi Feroz sari eta film onenari ematen zaion Urrezko Biznaga Malagako jaialdian.
Filma ikusi ahal izateko aurrez izena eman behar: online, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 943 72 29 78 telefonora deituta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.