Borrar
Euskaraldiaren ospakizuna aurreko urtetan ere egin zuten Itsason ekintza desberdinak ospatuz.
Ezkio-Itsaso: Euskaraldia Batzordeak txapak banatuko ditu azaroaren 18an Itsason
Ezkio-Itsaso

Euskaraldia Batzordeak txapak banatuko ditu azaroaren 18an Itsason

Euskaraldiaren ospakizunaren inguruan, abenduaren 10ean arratsaldean, bi ekintza burutuko dira

MIRYAM GALILEA

ezkio-itsaso.

Jueves, 10 de noviembre 2022, 00:04

Euskaraldiaren ospakizunaren inguruan ekintza desberdinak burutu ohi dira Itsason, eta Euskaraldia hasteko hilabete eskas gelditzen denez, honen inguruko egitaraua zabaldu berri du Itsasoko batzordeak.

Ahobizi eta Belarriprest-eko txapak Eusko Jaurlaritzak erosi eta zabaldu ditu herrietara. eta Itsasokoak ere jaso dira dagoeneko, hauek Itsasoko Euskaraldia Batzordeak azaroaren 18an egingo den Euskaraldiaren Hasierako Girotze Saioan banatuko dituelarik; honen deialdia hemendik gutxira herritarrei zabalduko zaiela adierazi du Itsasoko batzordeak. Horrela, azaroaren 18tik abenduaren 2ra, txapa soinean ibiliko dira herritarrak.

Bestetik, Euskaraldiaren aitzakian, abenduaren 10ean bi ekitaldi izango dira Itsason. Hasteko, arratsaldeko 18:30ean, 'Lehendakari gaia' antzerkia antzeztuko da Alegiako frontoian, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagarekin. Eta ondoren, gaueko 21:00etan afaria egongo da eta 'Auskalo Zeinek Jarriak' bertso emanaldia ospatuko da Itsasoko Ostatuan, Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariekin.

Parte hartzea

Jakina denez, irailaren 28an herritar guztien izen-emateko (edo parte-hartzea berresteko) txanda ireki zen, baina oraindik ere hau egiteko aukera dute herritarrek. Horretarako bere garaian, bide ezberdinak eskaini zitzaizkien herritarrei: mezu zuzenak, e-mail masiboak, webgunea (www.euskaraldia.eus), sare sozialak,... Gogoratzea ere parte hartzen duenaren lehen aldia baldin bada, web gunean izena emateko galdetegia zabalik dela oraindik ere.

Aldi berean, Itsasoko batzordetik adierazten dute oraindik berrestea egin gabe badago, prozesua aurreko edizioetan (2018an edo 2020an) izena eman zuten guztientzat dagoela zabalik, orrialde horretan norberaren helbide elektronikoa sartu beharko duelarik. «Aurreko edizioren batean parte hartu baduzu: 2022an parte hartu nahi duzun edo ez galdetuko zaizu: 'bai' erantzuten baduzu, parte-hartzea berretsita geldituko da (eskerrak emateaz gain, datuak aldatzeko aukera ere emango zaizu); aldiz, 'ez' erantzuten baduzu, aurtengo zerrendetan ez zara agertuko baina datuak gordeta geldituko dira (pribatutasun legea betez)», azaltzen diete herritarrei batzordetik zabalduko azken mezuan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldia Batzordeak txapak banatuko ditu azaroaren 18an Itsason