Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
EZKIO-ITSASO.
Martes, 15 de noviembre 2022, 00:07
Aurtengo Euskaraldia ospatzeko ekintza desberdinak antolatu dira Itsason, lehenengoa ostirala honetan izango delarik, Euskaraldiaren Hasierako Girotze Saioarekin.
Ahobizi eta Belarriprest-eko txapak Eusko Jaurlaritzak erosi eta zabaldu ditu herrietara eta Itsasokoak ere jaso dira dagoeneko, hauek Itsasoko Euskaraldia Batzordeak ostiralean egingo den Euskaraldiaren Hasierako Girotze Saioan banatuko dituelarik. Horrela, azaroaren 18tik abenduaren 2ra, txapa soinean ibiliko dira herritarrak.
Itsasoarrek antolatutako egitarauan barne, abenduaren 10ean bi ekitaldi izango dira Itsason. Hasteko, arratsaldeko 18:30ean, 'Lehendakari gaia' antzerkia aurkeztuko da Alegiako frontoian, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagarekin. Eta ondoren, gaueko 21:00etan afaria egongo da eta Auskalo Zeinek Jarriak bertso emanaldia ospatuko da Itsasoko Ostatuan, Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariekin.
Jakina denez, irailaren 28an herritar guztientzat izen-emateko (edo parte-hartzea berresteko) txanda ireki zen, baina oraindik ere hau egiteko aukera dute herritarrek. Horretarako bere garaian, bide ezberdinak eskaini zitzaizkien herritarrei: mezu zuzenak, e-mail masiboak, webgunea (www.euskaraldia.eus), sare sozialak... Batzordetik gogoratzen dute ere parte hartzen duenaren lehen aldia baldin bada, web gunean izena emateko galdetegia zabalik dela oraindik ere.
Aldi berean, adierazten dute oraindik berrestea egin gabe badago, prozesua aurreko edizioetan (2018an edo 2020an) izena eman zuten guztientzat dagoela zabalik, orrialde horretan norberaren helbide elektronikoa sartu beharko duelarik. «Aurreko edizioren batean parte hartu baduzu: 2022an parte hartu nahi duzun edo ez galdetuko zaizu: bai erantzuten baduzu, parte-hartzea berretsita geldituko da (eskerrak emateaz gain, datuak aldatzeko aukera ere emango zaizu); aldiz, ez erantzuten baduzu, aurtengo zerrendetan ez zara agertuko baina datuak gordeta geldituko dira (pribatutasun legea betez)», azaltzen diete herritarrei batzordetik zabalduko azken mezuan.
Itsasoko Euskaraldia Batzordeak, datorren ostiralerako antolatu du lehenengo ekintza, honetan txapak banatu eta pankarta egingo delarik, besteak beste.
Horrela, azaroaren 18an, arratsaldeko 18:00etan, Euskaraldiaren Hasierako Girotze Saioa egingo da Itsasoko Udal Aretoan. Hainbat ekimen egingo dituzte bertan: Euskaraldiaren pankarta egiteko tailerra egongo da, 'Hitzez ekiteko garaia'; abestiarekin girotuko da elkartaratzea; Euskaraldirako sortu den testu bateratua irakurriko da; eta azkenik, Aho Bizi eta Belarriprest txapak banatuko dira bertaratutakoen artean.
Batzordetik gogoratzen dute txapa jasotzera joateko arazoren bat duenak, Itsasoko Ostatuan jaso ahal izango duela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.