CRISTINA LIMIA
EZKIO-ITSASO.
Sábado, 17 de diciembre 2022, 00:31
Ezkio-Itsasok Kiroltxartela Mugiment egitasmoan parte hartuko du urtarrilaren 1etik aurrera. Horrek zer esan nahi du? Ba Ezkioko gimnasioko abonatuek gainontzeko herri parte-hartzaileen kirol instalazioak erabili ahal izango dituztela eta alderantziz, kanpokoek Ezkioko gimnasiora etortzeko aukera izango dutela ariketak egitera.
Publicidad
Gaur egun, 'KirolTxartela Mugiment' Euskal Herriko 132 kirol instalazioetan erabil daiteke, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne. Gure inguruan, Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Arrasate, Bergara, Oñati, Azpeitia, Beasain eta Ordizia ditugu parte-hartzaile.
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin sustatutako proiektu bat da, atxikitutako udalerriekin batera. Helburuak kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea dira. Honen bitartez, udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk gabe, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.
Txartel birtual hau erabiltzeko bost pauso eman behar dira. Lehendabizi, KirolTxartela Mugiment APPa instalatu behar da mugikorrean (Google Play eta App Storen dago). Bigarren pausoa bertan erregistratzea da, datu pertsonalak emanez, email helbidea eta NAN zenbakia, abonatua den instalazioaren izena adieraziz. Hirugarren pausoan, erakundeek emandako datuak balioztatzen dituzte eta hori egiterakoan, notifikazioa jaso eta KirolTxartela Mugiment erabil ahal izango da. Azkenik, kirol instalazioetara sartzean, txartel birtuala eta NAN erakutsi behar dira. Instalazioaren langileak sarrera erregistratzen du, erabiltzailearen mugikorrean egiaztatze kodea sartuz eta sarrera emanez.
Bestalde, gaur, Itsasoko Toki Entitate Txikiaren eraketari buruzko herri batzarra egingo da, goizeko 11:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Behin-behineko egoera honetan Udalaren funtzionamenduari buruz dagoen akordioaren luzapena eta Itsasoko Toki Entitate Txikiaren eraketa diseina-tzeko partaidetza prozesuari buruz hitz egingo da, beste batzuen artean. Gaien garrantzia ikusita, bilera honetan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak.
Publicidad
Gabon garaiko ospakizunei dagokionez, bihar, gabon eskeko entsegua egingo dela aditzera ematen dute Udaletik. Arratsaldeko 18:00etan egingo da, udaletxeko ganbaran.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.