Ezkio-Itsaso
Ezkio-Itsasoan eskola txikien logoa aurkeztu duteEzkio-Itsaso
Ezkio-Itsasoan eskola txikien logoa aurkeztu duteA. M.
Ezkio-Itsaso.
Viernes, 4 de octubre 2024, 19:52
Miriam Otamendi herritarrak egin du 2025ean ospatuko den Gipuzkoako eskola txikien festaren logo berria. Egun handia ekainaren 8an izango da Ezkio-Itsason eta herri eskolakoek ekin diote antolakutzari. Atzo aurkeztu zuten Eskolak eta Ganbara Guraso Elkarteak arratsaldean egindako ekitaldian eta bertan izan ziren ikasle, irakasle, gurasoe ta herritarrak beste gonbidatuekin batera. Ondoren, merienda txiki bat egin zen bertaratu diren guztientzat. «Oraidik jairako asko falta den arren dagoeneko hasiak dira festaren nondik norakoak zehazten eta antolaketarako gurasoen arteko lantaldeak martxan hasita daude», diote eskolatik.
Publicidad
Eskola Txikiak herri eta auzo txikietan dauden eskolak direla, Gipuzkoan 27 eskola txiki daude momentu honetan. Adin Aniztasuna beti izan da, eta beti izan beharko du Eskola Txikien elkargune dela aldarrikatzen dute eta diotenez, «txikitasuna da bigarren ezaugarri inportantea, eta honen barnean ere denok bildu behar dugu», ahaztu gabe, landa eremuan kokatuta egotea oinarrizko osagaia da gure izaera definitzeko.
1988 urtean 'Eskola txikiak bizirik' lelopean ospatu zen lehenengo festa Bidania-Goiatzen.
Urtero, ekaineko bigarren igandean, Gipuzkoako herri txiki edo auzo batean elkartu eta festa giraon murgilduta, herriak eta eskolak elkarren beharra dutela gogoratzen dugu. Umerik gabeko herriak ez baitu etorkizunik, eskolarik gabeko herriak ez baitu bizirik: 'Eskola Txikiak bizirik herri txikiak bizirik'.
Eskola Txikietako haur, guraso eta irakasleen festa izaten da ekainekoa; elkar ezagutu eta elkarrekin gozatzekoa, txikitasunaren handitasuna aldarrikatzekoa, gure aniztasuna ospatzekoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.