![Ezkio-Itsaso: Ezkio-Itsasoko Udalak peoi lanposturako deialdia luzatu du](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202212/02/media/cortadas/78647356--1248x890.jpg)
![Ezkio-Itsaso: Ezkio-Itsasoko Udalak peoi lanposturako deialdia luzatu du](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202212/02/media/cortadas/78647356--1248x890.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
CRISTINA LIMIA
Ezkio-Itsaso.
Jueves, 1 de diciembre 2022, 22:59
Udalak peoi lanposturako deialdia luzatzen du. Kontratuaren iraupena sei hilabetekoa izango da eta lanaldia 100%ekoa. «Lanpostu honetarako kontratatuko den langilearen zeregina Ezkio-Itsasoko gune publikoak biziberritzeko lanen fase berriari heltzea izango da», aditzera ematen dute deialdian.
Kontratazio hau 'Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2022ko ekitaldiko laguntzen programaren' baitan gauzatzen da, Lanbide euskal enplegu zerbitzuaren eskutik.
Posturako hautagai izateko bete beharreko balditzak hauek izango dira: Adinez nagusia izatea, Ezkio-Itsasoko udal biztanleen erroldan erroldatuta egotea (inor egon ezean, Zumarraga, Urretxu eta Legazpikoak onartuko dira), euskaraz hitz egiten jakitea, B-1 mailako gida baimena izatea, eskaintzen den lanaren antzeko zereginetan esperientzia izatea, udalarekin inongo zorrik ez izatea, langabezian egotea, Lanbiden izena emanda egotea eta 2022ko ekitaldiko enplegua sustatzeko laguntzen programan jasotako baldintzak betetzea.
Hautagaiak baloratzeko irizpideak ere aditzera ematen dituzte. «Bakoitzarekin elkarrizketa egingo da eta beharrezkoa dela irizten bada, lan esperientzia baloratzeko froga praktikoa egingo da, egoera pertsonala eta familiarra ere aintzat hartuko dira», azaltzen dute.
Lanpostura aurkezteko epea abenduaren 9ra arte dago zabalik eta Zumarragako Lanbideko egoitzan egin beharko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.