Ezkio

Ezkioko gimnasioa Kirol Txartela Mugiment-era atxiki da

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Miércoles, 25 de enero 2023, 22:44

Kirol Txartela Mugiment, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Aldundiek sortutako proiektu bat da, atxikitako udalerriekin. Ezkioko gimnasioa ekimen honetara batu da eta horrela, Ezkioko ginmasioko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara ere sartu ahalko dira, gasto gehigarririk gabe, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.

Publicidad

Gaur egun, Kirol Txartela Mugiment 132 kirol instalazio desberdinetan erabil daiteke, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne.

Txartel birtuala denez, Kirol Txartela Mugiment APPa instalatu behar da mugikorrean, Google Play eta App Storen dago eta bertan erregistratu beharko da erabiltzailea.

Informazio gehiago behar duenak, kiroltxartela.eus/eu webgunean kontsultatu dezake, eta udalera deitu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad