Ederki aritzen dira Pilota Eskolako haurrak ostiralero arratsaldetan Ezkioko pilotalekuan jolasean.
Ezkio-Itsaso

Ezkioko Pilota Eskolak hogei haurrekin hasi du aurtengo denboraldi berria

Ateak beti irekita daude eta bai herriko eta baita inguruko haurrek ere parte hartu dezakete, herrigintza eta harremanak helburu

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Lunes, 24 de octubre 2022

Bost urte badira Ezkioko pilota eskolak martxa hartu zuela eta handik geroztik asko izan dira familia honen parte izan direnak. Ostiralero elkartzen dira pilotan aritzeko eta entrenamendu eta jolasetaz aparte ekintza desberdinak burutzen dituzte: jaialdi, txapelketak, txangoak eta elkarteratzeak ere falta ez direlarik.

Publicidad

Aurten Ezkioko pilota eskolak irailaren 30ean hartu zuen martxa, eta handik geroztik lanean dihardu, gustura. Hogei bat ume, neskak eta mutilak, dira denboraldi honetan Ezkioko Pilota Eskolako partaide eta ostiralero elkartzen dira herriko pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ordu horretan hasi eta 19:00etan amaitzen dira entrenamenduak. «Jarraian, pilotako entrenatzaileak ume batzuekin geratzen dira bertan eta ordu erditxo bat intentsiboago egiten dute», azaltzen dute pilota eskolatik.

Aurtengo nobedade gisa, eta Covid-ak ekarri zituen aldaketak alde batera uzteko aukera izanda, jokuetan ez direla txikiak bakarrik ibiltzen eta pilotan nagusigoak, baizik eta orain nagusiek ere jokuetan aritzeko aukera dute; beraz, lehenengo orduan elkarrekin egoten dira jolasten, elkar jokatu eta ezagutuz, hau pilota eskolaren helburuetako bat delarik.

Egutegia

Egutegiari dagokionez, betiko ildotik jarraitzen dutela adierazten dute pilota eskolatik, hau da, Gabonak aldera txapelketa bat antolatuko dute, urtero bezala, eta urtean zehar Ezkioko Pilota Goxua txapelketa eta umeena ere ez dira faltako, bi hauek maiatzean San Migel festatan amaituko direlarik, finalarekin.

Herriko pilotalekuan ostiralero arratsaldetan elkartzen dira, lehenengo jokoak eta ondoren partidak jokatzeko

Duela bost urte jarri zen abian proiektua eta aurten ume bat Urretxuko eskolarekin federatu da

«Gure oinarrietako bat jendeari zer egiten dugun erakustea da, beraz horrelako ekitalditxoak antolatuko ditugu; bestetik, oraingoan ere elkarretaratzea egingo dugu Arantzakoekin, guztientzat aberesgarria delako ekintza hau eta harremana ere oso ona dugulako», diote.

Publicidad

Aurrera gogoz

Pilota eskolaren sorreratik bost urte igaro dira eta honen fruituak ageri dira dagoeneko. «Herrigintzak eta jokoek fruituak eman dituzte hasieratik baina kirolari dagokionez badugu aurten ume bat Urretxuko pilota eskolarekin federatu dena eta hau guretzako oso ona da. Eskola txikia garen neurrian beste eskola batera joan behar dira federatzera baina lanzadera bat bezalakoa da gure taldea eta oso pozgarria da», diote Pilota Eskolarik.

Entrenamenduei dagokienez lau begirale jarraitzen dute ostiralero bolondres lana egiten. Euren lana boluntarioa da eta horrela behar duela diote, jokuak eta haurrekin egiten duten lana filosofia baten barruan dagoelako.

Publicidad

Betiko moduan urtean 40 euro kobratzen dituzte, urteko kuota, eta ateak beti zabalik daudela gogoratu nahi dute, bai Ezkioko ume eta baita kanpokoentzako ere. «Azken finean helburua herrigintza eta umeak elkarrekin jolastea delako».

Azkenik, laguntzaileak ere gogoratu nahi izan ditu pilota eskolak, «hauei esker ekonomikoki aurrera egin ahal dugulako: jaialdiak antolatu, materiala...».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad