Borrar
Herriko pilota eskolako haurrak jolasean. GALILEA
Ezkioko Pilota Eskolan izena emateko aukera zabalik
Ezkio-Itsaso

Ezkioko Pilota Eskolan izena emateko aukera zabalik

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Domingo, 3 de julio 2022, 00:09

Asko dira herriko pilota eskolan parte hartzen duten neska eta mutilak eta datorren ikasturteari begira berriro honetan parte hartzeko izena emateko aukera zabaldu dute, animatzen diren guztientzat.

Bost urtetik hamasei urtera bitarteko haur eta gazteek parte hartu dezakete eskolan. Lehenengo taldea, talde jolasena (txikienak), ostiraletan elkartzen da, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara; bigarrena berriz gaztetxoen pilota entrenatzeak, arratsaldeko 18:10etik 19:10etara burutzen dira.

Ikasturteak urrian hartzen du martxa eta maiatzera bitartean elkartzen dira haurrak Ezkioko pilotalekuan. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da urtean. Izena emateko ezkioko_pilota@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ezkioko Pilota Eskolan izena emateko aukera zabalik