Herriko Pilota Eskolan izena emateko aukera zabalik. GALILEA

Ezkioko Pilota Eskolan datorren ikasturterako izena ematea zabalik

Ikasturtea urrian hasi eta maiatza bitartean elkartzen dira haurrak pilotan aritzeko

MIRYAM GALILEA

Miércoles, 27 de julio 2022, 00:04

Amaitu berri den ikasturtea gorabeheratsua izan da herriko pilota eskolan, baina azkenean ez dira gutxi burutu dituzten ekintzak, azken hilabeteetan gehien bat, Pilota Goxua txapelketa, haurren pilota txapelketa eta Arantzara irteera egin dituztelarik. Orain Pilota Eskolakoak atseden hartzen ari dira baina begirada datorren ikasturtean dute eta horregatik, pilota eskolan parte hartzeko deialdia luzatzen dute, familia hau handitzen jarraitzeko asmoarekin.

Publicidad

Asko dira herriko pilota eskolan parte hartzen duten neska eta mutilak eta datorren ikasturteari begira berriro honetan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dago.

Bost urtetik hamasei urtera bitarteko haur eta gazteek parte hartu dezakete eskolan. Lehenengo taldea, talde jolasena (txikienak), ostiraletan elkartzen da, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara; bigarrena berriz gaztetxoen pilota entrenatzeak, arratsaldeko 18:10etik 19:10era aurrera eramaten da.

Ikasturteak urrian hartzen du martxa eta maiatzera bitartean elkartzen dira haurrak Ezkioko pilotalekuan. Ikastaroarn prezioa 40 eurokkoa da urtean. Izena ezkioko_pilota@gmail.com helbidera idatziz eman daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad