Borrar

Ezkio

Ezkioko udaleku irekietan izena emateko azken eguna gaur

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Martes, 21 de mayo 2024, 20:45

Aurtengo udan ere udalekuez gozatzeko aukera izango da Ezkion. Ekainaren 24tik uztailaren 24ra bitartean gauzatuko dira, goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta gaur izango da izena emateko azken eguna.

3 urtetik aurrerakoei zuzenduriko eskaintza da (txikienak 2021ean jaiotakoak), eta izena ematen dutenen arabera antolatuko dira taldeak eta programa. Lehentasuna izango dute herrian erroldatuta dauden haurrek.

Izen ematea udaletxean egin beharko da, 943 72 13 03 telefonora deituta eta ordaineta eskudirutan edo transferentzia bidez egin ahal izango da. Haur bat duenak 50 euro ordaindu beharko ditu; bi dituenak 70 euro; eta hiru haur edo gehiago dituenak 85.

Udalekuak hasi aurretik bileratxo bat egingo da gurasoekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ezkioko udaleku irekietan izena emateko azken eguna gaur