Borrar
Trikidatz erromeri taldea maiatzaren 4an izango da Ezkioko jaiak girotzen.
Ezkiotarrek prest dute aurtengo San Miguel jaiak ospatzeko egitaraua

Ezkio

Ezkiotarrek prest dute aurtengo San Miguel jaiak ospatzeko egitaraua

Maiatzaren 3tik 8ra bitartean hainbat ekitaldi izango dira, tartean bertso afaria eta herri bazkaria

A. U.

ezkio-itsaso.

Lunes, 8 de abril 2024, 20:54

Oraindik hilabete eskas falta bada ere, ezkiotarrek dagoeneko prest dute aurtengo San Miguel jaiak ospatzeko egitaraua, maiatzaren 3tik 8ra luzatuko dena.

Lehen ekitaldia, dena dela, egun batzuk lehenarako iragarri dute. Izan ere, hilaren 27an, larunbatarekin, Izazpi abesbatzaren emanaldia izango da elizan, 19:00etan hasita.

Festak ofizialki maiatzaren 3an hasiko dira, 18:00etan jaurtiko duten txupinazoarekin. 18:30ean, sagardo dastaketari emango diote hasiera. 10 sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, baita pintxoak ere. Ondoren, 21:30etik aurrera, bertso afaria izango da, Iker Zubeldia, Aratz Igartzabal eta Mikel Etxezarretaren parte-hartzearekin. Menua dagoeneko erabakita dago: frito bariatuak, oilasko errea parrillan entsaladarekin, eta ijito besoa. 20 euroko prezioa izango du, ogia, edaria eta kafearekin, eta izen-ematea eta ordainketak Ezkioko udaletxean (943 721 303) edo bizum bidez (686 467 095) egin beharko dira apirilaren 26a baino lehen.

Jaien hasiera ofizialaren aurretik, apirilaren 27an, Izazpi abesbatzaren emanaldia izango da elizan, 19:00etan hasita

Eta jaietako lehen eguna bukatzeko, 00:30ean hasita, musika izango da Iratzar erromeri taldearekin.

Maiatzaren 4a, larunbata, ekitaldiz gainezka iritsiko da, goizetik gauera luzatuko diren ekitaldiekin. Goiza hasiko da eguna, 10:00etan abiatuko den Izazpiko Igoera helduentzako kross herrikoiarekin. 11:30ean, umeen txanda izango da. 13:00erako toka txapelketa dago iragarrita eta larunbatean izango da, era berean, herri bazkaria, Aritz Markinez eta Iker Sukia trikitilariek alaituta. Bi menu egongo dira: 30 eurokoa helduentzat (patea, iberikoak, urdaiazpiko kroketak, zapoa parrillan, txuleta entsaladarekin, pantxineta, ogia, sagardo kupela, kafea eta kopa) eta 11 eurokoa umeentzat (patea, iberikoak, urdaiazpiko kroketak, oilasko izterra eta izozkia). Alergikoentzat menu egokitua egiteko aukera ere badago. Bazkalostean, berriz, bingoa egongo da.

Arratsalde, partean jolasak antolatuko dira umeentzat, 17:00etan hasita, eta 20:00etatik aurrera Trikidantz erromeri taldeak hartuko du giroa alaitzeko ardura. 22:00etan afaltzeko atsedena egingo da, eta 23:00etatik aurrera berriro ere musika kasu honetan Mugi panderoa taldearekin.

Maiatzaren 5ean, igandearekin, ere izango da zer egiterik goizetik. 11:30etik aurrera Aitor, Joseba eta Maddi Zaldua trikitilariak giroa alaituz arituko dira eta 12:00etan Urrezko Aizkora saioa egingo da. Arratsaldean, berriz, haur eta helduen pilota partiduak (16:00etan) eta ondoren barrikotea trikitilariek alaituta.

San Miguel eguna, maiatzaren 8a, asteazkena izango da. 11:00etan meza nagusia egingo da eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, ume jolasak eta txokolatada izango dira. Egunean zehar trikitilariek giroa alaituko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ezkiotarrek prest dute aurtengo San Miguel jaiak ospatzeko egitaraua