Borrar
Ederki pasatu zuten atzo Ezkioko udalekuetako haur eta gaztetxoek San Fermin egunaren ospakizunean. EZKIOKO UDALEKUAK
Ezkio-Itsaso: San Ferminak gogoz ospatu dituzte haurrek herriko bi udalekuetan
Ezkio-Itsaso

San Ferminak gogoz ospatu dituzte haurrek herriko bi udalekuetan

MIRYAM GALILEA

Viernes, 8 de julio 2022, 00:09

Udalekuen bigarren astea da itsasoarrentzat eta lehenengoa Ezkioko udalekuetan parte hartzen ari diren haurrentzat. Bakoitzak euren egitaraua du baina aste honetan ekintza batetan egin dute topo, atzo herriko bi udalekuetan San Ferminak ospatu zituztelarik.

Txuriz jantzita eta gerriko eta zapi gorriarekin gerturatu ziren goizean haurrak Ezkiora, egunkariak eskuetan San Fermini abestu eta euren festa aurrera eraman zutelarik. Itsasoren kasuan berriz, zezenak margotu zituzten akuarelakin, hauek ere gustura arituz.

Eta gaur asteari amaiera emateko, paseora joango dira Itsasoko haurrak; Ezkioko udalekuetakoak berriz, bi taldetan banatuko dira ekintza desberdinekin: handiak Zumalakarregi museoa ezagutzera joaten diren bitartean, ertainak eta txikiak Igartubeitin esperientzia berri bat ezagutuko dute.

Beste hiru aste

Itsasoko udalekuen kasuan astero egokitzen dute egitaraua eta momentuz guztiz finkatu gabe dute datozen asteetan egin behar dituzten ekintzak.

Ezkion berriz egitaraua finkatuta dago, nahiz eta bertan eguraldia edo bestelako gertakizunak direla hau aldatu daitekela kontutan izanda. Horrela, datozen asteetan zehar ederki igaroko dituzte egunak: igerilekua ez da faltako beti ere eguraldiak laguntzen badu, Ariztizabalera bisita, sukaldari eguna, Ezkiora txangoa, Ibur hipika, mozorro eguna, altxorraren bila, Pott keramika, ur jolasak, bizikleta...

Egitarau borobila dute mahai gainean aurtengo udalekuetan parte hartzen ari diren haur eta gazteek eta ziur ederki pasatuko dutela elkarrekin datozen aste hauetan zehar.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Ferminak gogoz ospatu dituzte haurrek herriko bi udalekuetan