MIRYAM GALILEA
Viernes, 8 de julio 2022, 00:09
Udalekuen bigarren astea da itsasoarrentzat eta lehenengoa Ezkioko udalekuetan parte hartzen ari diren haurrentzat. Bakoitzak euren egitaraua du baina aste honetan ekintza batetan egin dute topo, atzo herriko bi udalekuetan San Ferminak ospatu zituztelarik.
Publicidad
Txuriz jantzita eta gerriko eta zapi gorriarekin gerturatu ziren goizean haurrak Ezkiora, egunkariak eskuetan San Fermini abestu eta euren festa aurrera eraman zutelarik. Itsasoren kasuan berriz, zezenak margotu zituzten akuarelakin, hauek ere gustura arituz.
Eta gaur asteari amaiera emateko, paseora joango dira Itsasoko haurrak; Ezkioko udalekuetakoak berriz, bi taldetan banatuko dira ekintza desberdinekin: handiak Zumalakarregi museoa ezagutzera joaten diren bitartean, ertainak eta txikiak Igartubeitin esperientzia berri bat ezagutuko dute.
Itsasoko udalekuen kasuan astero egokitzen dute egitaraua eta momentuz guztiz finkatu gabe dute datozen asteetan egin behar dituzten ekintzak.
Ezkion berriz egitaraua finkatuta dago, nahiz eta bertan eguraldia edo bestelako gertakizunak direla hau aldatu daitekela kontutan izanda. Horrela, datozen asteetan zehar ederki igaroko dituzte egunak: igerilekua ez da faltako beti ere eguraldiak laguntzen badu, Ariztizabalera bisita, sukaldari eguna, Ezkiora txangoa, Ibur hipika, mozorro eguna, altxorraren bila, Pott keramika, ur jolasak, bizikleta...
Egitarau borobila dute mahai gainean aurtengo udalekuetan parte hartzen ari diren haur eta gazteek eta ziur ederki pasatuko dutela elkarrekin datozen aste hauetan zehar.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.