![Festatxo batekin eman dute amaitutzat aurtengo ikasturtea herri eskolakoek](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202206/22/media/cortadas/74453319-U30953717976wED-U1704975435849IH-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
![Festatxo batekin eman dute amaitutzat aurtengo ikasturtea herri eskolakoek](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202206/22/media/cortadas/74453319-U30953717976wED-U1704975435849IH-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Martes, 21 de junio 2022
Irailean hartu zuten martxa herri eskolakoek eta gezurra badirudi ere atzo eman zioten amaiera aurtengo ikasturteari. Azkar igaro dira hilabeteak eta atzo jardunaldi berezi bat antolatu zuen eskola komunitateak 2021-2022 ikasturte honi agur esateko.
Goizean zehar jolasak antolatu zituzten: oskolak, sagarrak, musikarekin jolasak, makilaje bereziak, irinean bilatzea... taldetan banatuta, jolas guztietan txandaka aritu ziren haurrak, gustura irakasle eta begiraleekin jolasean; aurpegiak margotzeko txokoa ere ez zen falta eta goiza borobiltzeko, kanpoko zelaian pic-nic bat antolatu zuten, hauetan eskolako haur guztiak, jangelako begiraleek eta eskolako hezitzaile guztiek parte hartu zutelarik.
Hasiera gora beheratsua izan zen aurtengoa eskolan, beste eskola guztietan bezala, Covid-a gure artean pil-pilean egonda neurri desberdinak jarraitu behar izan zirelarik. Egoerara moldatu eta betiko martxa aurrera eramaten saiatu ziren.
Berrikuntza bezala, orain dela hilabete batzuk pozik hartu zuten bi tailer berrien irekiera. Aspalditik obratan zegoen Medikuetxea eraikuntzako lanak amaitu eta beheko solairuan kokatu diren arotza eta jostun tailerrak martxan jarri zituzten; bertan eskolako nagusienek dihardute gustura lanean, espazio arrakastatsu batean bilakatu delarik.
Pozik aritu dira ikasturte honetan herri eskolako haurrak, eta haone poliki poliki hazten jarraitzen du; gainera, datorren ikasturtea eskolako nagusienentzako azkena izango da, DBHra irtengo den lehenengo taldea izango da. Orain, gozatu oporrak!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.