Fruitu gorriak bildu eta marmelada eta zukua egingo dute.
EZKIO-ITSASO

Fruitu gorrien tailerra igande goizean izango da

GALILEA

Sábado, 16 de julio 2022, 00:05

Herriko produktuak sustatzea helburu hartuta, aurten ere tailer bat antolatu da Itsason, Fruitu Gorrien tailerra hain zuzen ere, hau bihar aurrera eramango delarik.

Publicidad

Goizeko 9:00etan Urteaga baserrian elkartuko dira parte hartzaileak eta 11:00ak arte aurrera eramango da tailerra.

Tailer honetan lehenik fruitu gorriak bilduko dituzte parte hartzaileek (ahabiak, masustak eta andere-mahatsak) eta ondoren eraldatuko dituzte zuku eta marmeladatan. Tailerraren prezioa 5 eurokoa da eta egunean bertan egingo da ordainketa.

Parte hartzeko aurretik izena ematea komeni da 943 477 790 telefonoan edo udala@itsaso.eus helbidean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad