Ezkio
Gaitu egitasmoaren trebatze saioa Itsason eta EzkiON Martxan kirol klubaren batzarra EzkionSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Gaitu egitasmoaren trebatze saioa Itsason eta EzkiON Martxan kirol klubaren batzarra EzkionEl Diario Vasco
EZKIO-ITSASO.
Miércoles, 15 de noviembre 2023, 21:35
Gaitu proiektuak euskarazko ahotsak grabatzeko kanpaina abiatu berri du, 'Batu ditzagun gure ahotsak lelopean', teknologiei euskara irakasteko asmoz. «Inteligentzia artifizialak euskaraz egin dezan, erronka baten aurrean aurkitzen gara: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Milaka ahots behar dira eta milaka grabazio ordu euskaraz. Ahotsen datu-basea guztion artean sortzea da helburua, euskaldun guztion onurarako», adierazi dute Udal Batzordeak eta Euskaraldia lantaldeak. Hala, herritarrak kon-tzientziatzeko eta egitasmoaren berri emateko, larunbat honetan ekimenaren trebatze saioa egingo da Itsasoko Ganbara aretoan. 19:00etatik 20:00etara bitartean izango da.
Horren harira, aurreratu dute abenduaren 2an, Euskararen Egunaren bezperan, Auzolan Digitala egingo dutela Itsason.
Bestalde eta larunbatean baita ere EzkiON Martxan Kirol Klubak batzarra egingo du udaletxean, eguerdiko 12:00etan hasita. Bertan landuko duten gai ordena honako hau da: kirol klubeko zuzendaritza talde berriaren aurkezpena; tesoreria; kluba osatzen duten taldeak; 23-24 denboraldirako udaletxean aurkeztutako aurrekontuak; bazkideak eta kuota; kirol klubaren logoa; gure kirolarien berri nola izan; eta norberak lekarkeena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.