Ezkio-Itsaso

Gaitzerua eta lakaria ikusgai Igartubeiti museoan, iraila arte

MIRYAM GALILEA

Jueves, 11 de agosto 2022, 21:39

Musealiak proiektuan barne, Kafe jokoa, Kuela, Bola jokoa eta azkenik orinala, konketa eta eskuoihala hobeto ezagutzeko aukera izan da orain arte Igartubeitin, eta momentu honetan gaitzerua eta lakaria ditugu ikusgai, hauek iraila arte interpretazio zentruan egongo direlarik.

Publicidad

Baserrietan eta nekazal munduan oro har, elikagaiak neurtzeko erabiltzen ziren neurri ugarietako bi dira: zurezko ontziak ziren eta batez ere garia, artoa eta babarruna neurtzeko erabiltzen ziren. Gaitzerua eta lakaria zerikusia dute baserrian eta oro har nekazal munduan produktuak neurtzeko erabili izan diren unitateekin. Bi pieza hauek egurrezko kaxa batzuk dira. Gaitzeruak eta lakariak globalizazio aurreko neurketa sistemen berri ematen digute. Sistema Metriko Hamartarra ezarri aurreko gizarteak erabiltzen zituen neurriak zein ziren jakiteko eta ulertzeko lekukoak dira.

Erabilera

Laboreak neurtzeko erabiltzen ziren. Laboreen multzoan leudeke aleak, eta bolumenaren arabera neurtzen ziren, eta ez pisura. Horrela, aleak neurtzeko zurezko ontziak erabiltzen ziren, eta horien artean zeuden gaitzerua eta lakaria, besteak beste. Hau da, lakariak eta gai-tzeruak aleen edukiera neurtzen zuten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad