Borrar
Hilabete honetan Galope azterketak antolatuko dira Iburren.
Galope azterketak irailaren 24ean Iburren
Ezkio-Itsaso

Galope azterketak irailaren 24ean Iburren

Urrian Monique Van der Horst etorriko da Itsasoko zalditegira

GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Martes, 13 de septiembre 2022, 23:14

Hurrengo asteburuan, irailaren 24ean, Galope azterketak antolatuko dira Itsasoko Ibur Hipika klubean eta hauek egin nahi dituztenek izena emateko aukera dute dagoeneko.

Irailaren 24an 1, 2, 3, 4 eta 5 galopeetako azterketak egingo dituzte Ibur Hipika Klubean eta irailean zehar prestatzeko aukera izango dute zaldunek, honen inguruko informazio gehiago 663 060 011 telefonora deituz lortu daiteke, iburhipika.eus web orrian edo iburhipikakluba@gmail.com helbidera idatziz.

Urrian

Iraileko ekintza nagusia Galope azterketak badira ere, urrirako beste ekitaldi bat prestatu dute Iburren dagoeneko. Horrela, urriaren bukaera aldera, Monique Van der Horst bertan izango da, urriaren 29eta 30ean konkretuki.

Taldea osatzeko, 6-8 zaldun beharko dira, beraz interesa dutenek Iburrera deitu beharko dute izena emateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Galope azterketak irailaren 24ean Iburren