Ibur hipika klubean Galope azterketak. GALILEA

Galope azterketak prestatzeko aukera dago

GALILEA

ezkio-itsaso.

Miércoles, 15 de junio 2022, 23:11

Ibur Hipika klubeko ekintzak aurrera doaz eta uztaileko udalekuekin hasi baino lehen, Galope azterketak prestatu eta hauek aurrera eramango dituzte Itsasoko zalditegian.

Publicidad

Ekainaren 27, 28, 29 eta 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an, Galopeak prestatzeko ikastaro trinkoa antolatu dute Iburren. Goizeko 10:30etatik 13:30ak bitartean aurrera eramango dira klaseak eta 250€ izango da hauen prezioa.

Ondoren, uztailaren 2an Galopeko azterketak ospatuko dira goizeko 10:00etan (100€ azterketa eta 20€ zaldia alokatzea).

Azterketa egiteko derrigorrezkoa da federatuta egotea. Informazio gehiagorako 663 060 011 eta 655 735 300 telefono zenbakietara deitu daiteke, iburhipika.eus helbidean eskuratu edo iburhipikakluba@gmail.com helbidera idatzi.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad