Cristina Limia
Miércoles, 22 de febrero 2023, 18:00
Igartubeiti baserri museoak abiatuta, Zerainen gauzatuko den 'Ars Naturan' egoitza artistikoan parte hartuko duen artistak, Gari Arambarrik, bere proiektua aurkeztu berri du Zeraingo kultur etxean. Azkoitiarrak 'Hik egurre, nik teilatue' izenburuko lanaren nondik norakoak azaldu dizkie zeraindarrei.
Publicidad
Aurkezpenean, bere abiapuntua zein den azaldu du. «70eko hamarkadan, mugimendu autonomoei lotuta, pertsona talde ba-tzuk baserriak okupatzen hasi ziren. Nire interesa da ikustea, gure baliabideetatik eta beste bizimodu alternatibo bat sortzeko desio horrek mugituta, nola egin daitezkeen horrelako proposamenak. Aztertu nahi dudana da eraikuntza hau nola ematen den bai materialeetatik, materialtasunetik ere bai eta horren inguruko ikerketa arte plastikoetatik ikusita. Belaunaldi arteko ezberdintasunak ere interesatzen zaizkit, ea gaur egungo gazteak prest dauden horrelako zerbait egiteko», azaldu zuen.
Proiektuaren emaitzari dagokionez, Garik instalazio edo bideo bat izan daitekeela esan du. Bilbon bizi eta lan egiten du artistak. Artearen Historian graduatua eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboan masterra da, biak UPV/EHUn. Egoitzak egin ditu BilbaoArten, Tabakaleran, LABen Elkargunean eta Dinamoan. 2022an bakarkako lehen erakusketa egin zuen Koldo Mitxelena kulturunean, JAIren Tabakalerako ikasketa-programan parte hartu zuen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuen arte plastikoak ekoizteko.
«Egoitza honekiko interesa duela lau urte hasi eta arrazoi akademikoengatik alde batera utzi nuen ikerketa-gai bati berriro ekitean sortzen da. Pertsonalki ukitzen nauen gaia da, ahozko memoriari dagokionez baliotsua dela uste dut, tokiko komunitatearekiko loturari dagokionez, eta leku bereko belaunaldi guztiei dei egiten die, hain zuzen ere, denboran zehar-izaera duelako», azaltzen du Garik.
Egoitza artistikoan zehar, Zeraingo publikoari zuzendutako tailer bat, egindako proiektuaren pic-nic performance bat eta egoi-tzan garatutako sormen prozesuaren aurkezpen bat egingo dira. 'Ber (topaketak). Artea, lurraldea eta landa-eremuak' izeneko topaketan izango da, martxoan Igartubeitin egingo dena.
Publicidad
Igartubeiti baserri museoak abian jartzen duen programa hau 'Next Generation' funtsen bidez Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko hiriguneetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen bidez finantzatzen da.
'Barne Begiradak' Igartubeiti baserri museoaren lan ildo bat da, 2013an hasitako ondare eta arte arloaren artean. Gizarte berrikuntzaren eta praktika artistiko garaikideen bidez landa ingurunean bizitzeko moduak ikertzea planteatzen du. 2013 urtetik, Igartubeiti baserri museoak lan-ildo hori garatu du, besteak beste, urteko kultur programazioan ildo artistiko bat txertatuz, egoitza artistikoak sortuz edo sorkuntza garaikidea eginez.
Publicidad
Lan-eremu horri jarraipena eman nahi dio Igartubeitik bere ibilbidean zehar. 2023an bultzada berri bat lortu zuen, 'Next Generation' funtsen bidez Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilien-tzia Planeko hiriguneetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzei esker.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.