Ezkio
Gaztainondo landaketa eta Santa Ageda bezperako koplen tailerra, ItsasonSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Gaztainondo landaketa eta Santa Ageda bezperako koplen tailerra, ItsasonEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Miércoles, 17 de enero 2024, 21:39
Hitzordu bikoitza izango da larunbat honetan, Itsasoko urtarrileko kultur egitarauaren baitan. Goizeko 9:30ean, San Lorentzo inguruan, gaztainondo landareen landaketa burutuko da. Eta arratsaldean, 18:00etan, udaletxeko ganbara aretoan, Santa Ageda bezperako koplak sortzeko tailerra.
Otsailerako beste hitzordu pare bat ere antolatu dira herrian. Izan ere, 4an, ohitura betez, Santa Ageda bezperako kopla emanaldia izango da Itsasoko Ostatuan 13:00etan. Eta 10ean, larunbatarekin, inauteriak ospatzeko garaia iritsiko da. Ostatuan bertan, jolasak izango dira 19:30ean hasita, eta gero afaria.
Martxorako planak ere anitzak dira. Batetik, hilaren 8an, emakumeen eguna ospatzeko, bazkaria egingo da Ostatuan 14:00etan hasita. Eta arratsaldean, Jon Artanoren 'Juana' liburuaren aurkezpena izango da, 18:00etatik aurrera. Martxoaren 8a izango da, baita ere, Ostatuko sarreran hilaren lehenetik ikusgai izango den emakume sortzaileen erakusketako lanak ikusteko azken eguna. Eta bi urtean behin burutu ohi den Korrikaren 23. edizioa martxoaren 23an pasatuko da herritik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.