Ezkio

Gaztainondo landaketa eta Santa Ageda bezperako koplen tailerra, Itsason

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Miércoles, 17 de enero 2024, 21:39

Hitzordu bikoitza izango da larunbat honetan, Itsasoko urtarrileko kultur egitarauaren baitan. Goizeko 9:30ean, San Lorentzo inguruan, gaztainondo landareen landaketa burutuko da. Eta arratsaldean, 18:00etan, udaletxeko ganbara aretoan, Santa Ageda bezperako koplak sortzeko tailerra.

Publicidad

Otsailerako beste hitzordu pare bat ere antolatu dira herrian. Izan ere, 4an, ohitura betez, Santa Ageda bezperako kopla emanaldia izango da Itsasoko Ostatuan 13:00etan. Eta 10ean, larunbatarekin, inauteriak ospatzeko garaia iritsiko da. Ostatuan bertan, jolasak izango dira 19:30ean hasita, eta gero afaria.

Martxorako planak ere anitzak dira. Batetik, hilaren 8an, emakumeen eguna ospatzeko, bazkaria egingo da Ostatuan 14:00etan hasita. Eta arratsaldean, Jon Artanoren 'Juana' liburuaren aurkezpena izango da, 18:00etatik aurrera. Martxoaren 8a izango da, baita ere, Ostatuko sarreran hilaren lehenetik ikusgai izango den emakume sortzaileen erakusketako lanak ikusteko azken eguna. Eta bi urtean behin burutu ohi den Korrikaren 23. edizioa martxoaren 23an pasatuko da herritik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad