Borrar

Ezkio

Gazteen aisialdirako lokalean izen-emate epea ireki da

Gunea 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzendua dago eta larunbat, igande eta jaiegunetan zabalduko da

C. L.

EZKIO-ITSASO.

Viernes, 10 de enero 2025, 20:33

Ezkioko gazteen aisialdirako lokal berria erabiltzeko izen-emate epea zabaldu da. «Herri ekimen honen helburua gazteak elkarrekin egoteko espazio bat eskaintzea da, beraien arteko harremana eta interakzioa sustatuko duen gune bat izatea, beraiek kudeatu eta antolatuko dutena, etorkizunean, herri lotura indartzeko lagungarria izan daitekeena», azaltzen dute Udaletik.

Gune hau martxan jartzeko lan talde bat aritu da lanean Oinherriko aholkularitzaren laguntzarekin. Ekimen honen inguruko erabakiak hartzeko eskumena izango du lan talde honek sortzen diren beharrei aurre egiteko.

Lokala 12-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua dago. Larunbat, igande eta jaiegunetan egongo da zabalik, 16:00etatik 20:00etara.

Harpidetza 40 eurokoa izango da sei hilean behin. Izen-ematea Udaletxean egin behar da eta ezinbestekoa izango da gazte lokalaren erabiltzailea izateko.

Lolakean zerraia elektronikoa jarriko da laster eta honen bitartez sartu eta irtengo dira nerabeak beraien gurasoen ardurapean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteen aisialdirako lokalean izen-emate epea ireki da