Borrar
Udaletxeko beheko aretoan kokatuta dago gaztelekua. GALILEA
Gaztelekua  erabiltzeko aukera zabalik da

Gaztelekua erabiltzeko aukera zabalik da

Astean hirutan dago Gaztelekua zabalik; Udaletxeko beheko aretoan kokatuta dago

GALILEA

ezkio-itsaso.

Miércoles, 28 de septiembre 2022, 00:17

Haurrak elkarrekin egoteko espazio bat eskaintzeko eta beraien arteko harremanak eta interakzioak sustatuko dituen gune bat izateko helburuarekin sortu zen Ezkio-Itsasoko Gaztelekua eta hau orain dela gutxi abian da, beti ere hau erabili nahi dutenek urte osoan zehar ateak irekiak dituztelarik, aurretik izena emanez.

Zerbitzu hau, 2016. urtetik aurrera jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta beraiek autogestionatu eta kudeatutako gunea da. Zerbitzu hau erabiltzako, sarrera irteeretarako autonomia beharrezkoa da; lokala elkargunea denez, askatasunez irten ahal izango dute beste gune batzuetara; eta gogoratzen da ere ardura familiena dela.

Gaztelekuaren antolaketa kudeatzen laguntzeko bidelagun bat dago bertan. Hau, ekintza berezietan salbu, lokalean egongo da beti; ekintza berezietan familiei antolaketarako laguntza eskatuko die, eta behar denetan, harremanetan jarriko da erabiltzaileen familiekin.

Ordutegia

Gaztelekuak astelehen, asteazken eta igandetan eskaintzen du zerbitzua, azarotik apirilera, arratsaldeko 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik; eta maiatzetik urrira arratsaldeko 16:30etik 19:30era. Igandetan berriz 15:30etik 20:00etara erabili ahal izango da zerbitzua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaztelekua erabiltzeko aukera zabalik da