MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Viernes, 16 de septiembre 2022, 23:21
Denbora bada Gaztelekuaren zerbitzuaren beharra ikusten zela herrian eta aukera hau baloratu ondoren, lan talde bat sortu zen herrian ideia honi forma emateko. Proiektua amaituta dago dagoeneko eta laster martxan jarriko da Ezkio-Itsasoko Gaztelekua, hau udaletxeko beheko aretoan kokatuko delarik.
Publicidad
Herri ekimen honen helburua haurrak elkarrekin egoteko espazio bat eskaintzea dela aitortzen dute UDaletik. Beraien arteko harremanak eta interakzioak sustatuko duen gune bat. Beraiek kudeatu eta antolatuko dutena eta etorkizunean herri lotura izaten lagungarri izan daitekeena.
Gune hau martxan jartzeko antolaketan talde bat aritu da Oinherriko aholkularitzarekin batera, eta lan talde honek, ekimen honen inguruko erabakiak hartzeko eskumena du sortzen diren beharrei aurre giterako orduan.
Herriko gaztelekua 2016. urtetik aurrera jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta beraiek autogestionatu eta kudeatutako gunea izango da hau. Sarrera irteeretarako autonomia beharrezkoa izango da; lokala elkargunea denez, askatasunez irten ahal izango dute beste gune batzuetara; eta gogoratzen da ere ardura familiena da.
Gaztelekuaren antolaketa kudeatzen laguntzeko bidelagun bat egongo da bertan. Hau, ekintza berezietan salbu, lokalean egongo da beti; ekintza berezietan familiei antolaketarako laguntza eskatuko die. Noski, behar denetan, harremanetan jarriko da erabiltzaileen familiekin.
Publicidad
Gaztelekuak astelehen, asteazken eta igandetan eskainiko du zerbitzua, garaiaren arabera ordutegia desberdina izango delarik. Horrela, azarotik apirilera, arratsaldeko 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik; eta maiatzetik urrira 16:30etik 19:30etara. Igandetan berriz 15:30etik 20:00etara erabili ahal izango da.
Harpidetza urteko kuota 10 eurokoa izango da eta gaztelekua erabiltzeko aurretik izena eman beharko da Ezkio-Itsasoko udaletxera bertaratuz edo telefonoz ere egin ahal izango delarik 943 72 13 03 zenbakira deituz.
Publicidad
Kuotaren ordainketa, eskudirutan edo banku-transferentzia bidez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.