Borrar
Gorka Hermosa akordeoilaria.
Ezkio-Itsaso: 'Gernikak' kontzertua igandean Igartubeitiko dolarean ospatuko da
Ezkio-Itsaso

'Gernikak' kontzertua igandean Igartubeitiko dolarean ospatuko da

Aurretik izena eman behar da eta autobus zerbitzua egongo da Zumarragatik, hasi baino ordu erdi lehenago

GALILEA

Viernes, 30 de septiembre 2022, 00:05

Ekitaldi desberdinez osatutako egitarau dotorearekin datoz Igartubeitikoak urrian, lehenengo emanaldia igandea honetan aurrera eramango delarik.

Juan Manuel Beguiristain klarinete jotzaileak eta Gorka Hermosa akordeoilariak 'Gernikak' kontzertua eskainiko dute Igartubeiti baserriko dolarean urriak 2an, igandean, arratsaldeko 18:00etan hasiz.

Juan Manuel Beguiristain klarinete jotzaileak eta Gorka Hermosak osatutako bikoteak Gerra Zibilean Gernikan izandako bonbardaketaren tragediari buruzko bi ikuspegi oso pertsonal erakusten dituzte lan honekin. Errepertorioa Gorka Hermosaren 'Gernika, 1937/4/26' lanarekin hasi zen, 1994an konposatua, gaur egun akordeoirako gehien interpretatzen den lanetako bat da eta mundu osoko mota guztietako taldeek interpretatu dute, orkestra sinfonikoak, ganbera-talde ezberdinak eta a solo-ren jatorrizko bertsioa barne.

Kontzertua amaitzeko, Juan Manuel Beguiristainek, José Rafael Pascual Vilaplanak zuzendutako Bilboko Udal Bandak duela gutxi estreinatu berri duen Gernika suzko euripean izeneko kontzertua eskainiko du.

Bonbardaketaren bi ikuspegi horien artean Gorka Hermosak akordeoi eta klarineterako egindako hainbat obra interpretatuko ditu bikoteak.

Autobusa

Igandeko kontzerturako autobusa izango da Zumarragako Elizkaletik hau arratsaldeko 17:30etan irtengo delarik. Kontzertu honetaz gozatu ahal izateko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, lekua mugatua baita. Honetarako, 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu daiteke edo emailez, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.

Ekitaldi honen inguruko informazio guztia www.igartubeitibaserria.eus helbidean aurkitu daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Gernikak' kontzertua igandean Igartubeitiko dolarean ospatuko da