Borrar
Gorka Hermosa akordeoilaria.
'Gernikak' kontzertua urriaren 2an egongo da Igartubeitiko dolarean
Ezkio-Itsaso

'Gernikak' kontzertua urriaren 2an egongo da Igartubeitiko dolarean

Kontzertu honetan gozatzeko aurretik izena eman beharko da, lekua mugatua baita; oraingo honetan ez da autobus zerbitzurik egongo

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Lunes, 19 de septiembre 2022

Juan Manuel Beguiristain klarinete jotzaileak eta Gorka Hermosa akordeoilariak 'Gernikak' kontzertua eskainiko dute Igartubeiti baserriko dolarean urriak 2an, igandean, arratsaldeko 18:00etan.

Juan Manuel Beguiristain klarinete jotzaileak eta Gorka Hermosak osatutako bikoteak Gerra Zibilean Gernikan izandako bonbardaketaren tragediari buruzko bi ikuspegi oso pertsonal erakusten dizkigu lan honekin. Errepertorioa Gorka Hermosaren 'Gernika, 1937/4/26' lanarekin hasi zen, 1994an konposatua, gaur egun akordeoirako gehien interpretatzen den lanetako bat da eta mundu osoko mota guztietako taldeek interpretatu dute, orkestra sinfonikoak, ganbera-talde ezberdinak eta a solo-ren jatorrizko bertsioa barne.

Kontzertua amaitzeko, Juan Manuel Beguiristainek, José Rafael Pascual Vilaplanak zuzendutako Bilboko Udal Bandak duela gutxi estreinatu berri duen Gernika suzko euripean izeneko kontzertua eskainiko du.

Bonbardaketaren bi ikuspegi horien artean Gorka Hermosak akordeoi eta klarineterako egindako hainbat obra interpretatuko ditu bikoteak. Urretxuko musikagilearen musikak CIA IMC-UNESCO bezalako konposizio-sariak jaso ditu. Azken bost urteetan, bere musika sinfonikoa 17 herrialdetako 39 orkestrek interpretatu dute hiru kontinentetan (AEB, Korea, Txina, Brasil, Turkia eta Europa) eta ganbera musika Berlingo Filarmonikoan, Washingtongo National Opera Kennedy Centerren edo Madrilgo Auditorio Nazionalean.

Bere estiloak distantzia zaindua mantentzen du Iberiar Penintsulako herri-musiken, jazzaren eta musika klasikoaren artean.

Juan Manuel Beguiristain klarinete jotzailea, Bilboko Udal Bandaren irakasle titularra, eskarmentu handikoa da ganbera musikan eta banda ugaritan, bere sentsibilitate eta izaerarekin errepertorio honi berezko nortasuna ematen dio. Bi musikariek ondorengo egitaraua eskainiko dute: Gernika, 26/4/1937 (Gorka Hermosa); Neotango Concerto (Gorka Hermosa; Ekia; Anantango; Milonga del vent; Galliano en Santiago; Dances from Iberia (Gorka Hermosa); Brehme; Saudade Ártica; Zelaia; Paco; eta Gernika Suzko euripean (Juan Manuel Beguiristain).

Kontzertu honetaz gozatu ahal izateko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, lekua mugatua baita. Honetarako, 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu daiteke edo emailez, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi. Oraingo honetan ez da Zumarragatik autobus zerbitzurik eskainiko.

Kontzertuaz aparte Igartubeiti Baserri Museoa bisitatzeko aukera ere zabalik jarraitzen du, bai norberak bisita bere kabuz eginez edo baita bisita gidatuen bitartez ere. Baserriaren ordutegia ondorengoa izango da urriaren 31 bitartean: aasteartetik larunbatera, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean. Igandetan goizez dago zabalik 10:00etatik 14:00etara; astelehenetan itxita. Informazio gehiagorako www.igartubeitibaserria.eus

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Gernikak' kontzertua urriaren 2an egongo da Igartubeitiko dolarean