Borrar
Herriko nagusienei zuzendutako arukezpena izango da asteazkenean.
Ezkio-Itsaso: Gimnasioaren aurkezpen berezia asteazkenean, 60 urtetik gorakoentzat
Ezkio-Itsaso

Gimnasioaren aurkezpen berezia asteazkenean, 60 urtetik gorakoentzat

Aurreko hilabetean martxan jarri zen goiko soilaruan, eta urriaren 7ra arte doakoa izango da herritarrek probatu dezaten

GALILEA

Sábado, 1 de octubre 2022, 00:02

Herriko Medikuetxea eraikuntzan ekintza eta tailer desberdinak aurrera eramaten dira, eraikuntza honen berrikuntzaren helburua beteaz, erabilera anitzetarako eta herritarrentzako zuzendutako jarduerak aurrera eramaten direlarik.

Hauen artean aurreko hilabetean gimnasioa jarri zen martxan goiko solairuan, astean hirutan hezitzaile bat bertan dagoelarik languntza eskainiz.

Gimnasioa lehenengo astetan doakoa da herritarrek probatu dezaten, eta urriaren 7tik aurrera hau erabiltzeko bazkide egin beharko da.

Gimnasioa 16 urtetik gorako herritarrentzat zuzenduta dago eta udalak herriko nagusienei hau gertutik ezagutzeko aukera eskaini nahi izan die, honetarako ekitaldi berezi bat prestatu dutelarik.

Horrela, datorren asteazkenean, urriaren 5ean, goizeko 11:00etan 60 urtetik gorako Ezkio-Itsasoko bizilagunei gimnasioaren aurkezpenean parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie.

Gimnasioan eskainiko diren baliabideak gertuago ezagutu ditzaten nahi du herriko udalak, eta hauekin batera, adinari egokitutako erabilera egokia zein izan daitekeen aholkularitza zerbitzua ere eskaini, bertan laguntzeko prest izango den monitorearen eskutik. Kirola egiteak osasuna hobetzen du, batez ere adineko pertsonen artean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gimnasioaren aurkezpen berezia asteazkenean, 60 urtetik gorakoentzat