GALILEA
Sábado, 1 de octubre 2022, 00:02
Herriko Medikuetxea eraikuntzan ekintza eta tailer desberdinak aurrera eramaten dira, eraikuntza honen berrikuntzaren helburua beteaz, erabilera anitzetarako eta herritarrentzako zuzendutako jarduerak aurrera eramaten direlarik.
Publicidad
Hauen artean aurreko hilabetean gimnasioa jarri zen martxan goiko solairuan, astean hirutan hezitzaile bat bertan dagoelarik languntza eskainiz.
Gimnasioa lehenengo astetan doakoa da herritarrek probatu dezaten, eta urriaren 7tik aurrera hau erabiltzeko bazkide egin beharko da.
Gimnasioa 16 urtetik gorako herritarrentzat zuzenduta dago eta udalak herriko nagusienei hau gertutik ezagutzeko aukera eskaini nahi izan die, honetarako ekitaldi berezi bat prestatu dutelarik.
Horrela, datorren asteazkenean, urriaren 5ean, goizeko 11:00etan 60 urtetik gorako Ezkio-Itsasoko bizilagunei gimnasioaren aurkezpenean parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie.
Gimnasioan eskainiko diren baliabideak gertuago ezagutu ditzaten nahi du herriko udalak, eta hauekin batera, adinari egokitutako erabilera egokia zein izan daitekeen aholkularitza zerbitzua ere eskaini, bertan laguntzeko prest izango den monitorearen eskutik. Kirola egiteak osasuna hobetzen du, batez ere adineko pertsonen artean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.