![Gimnasioaren erabileraren inguruan argibide batzuk luzatu ditu Udalak](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/16/media/cortadas/78093416--1248x968.jpg)
![Gimnasioaren erabileraren inguruan argibide batzuk luzatu ditu Udalak](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/16/media/cortadas/78093416--1248x968.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Miércoles, 16 de noviembre 2022, 00:05
Irailaren erdialdean martxan jarri zen Ezkio-Itsasoko Medikuetxearen bigarren solairuan gimnasioa. Lehenengo hilabete horretan bertan dauden makinak dohain frogatzeko aukera eskaini zen, monitore batek lagunduta, eta urritik aurrera zerbitzua ordaintzera pasa zen, nahi duen herritar orok bazkide egiteko aukera duelarik. Orain, gimnasioaren erabileraren inguruan argibide batzuk jakinarazi nahi izan ditu herriko Udalak, aldaketa txiki batzuk daudelarik.
Udalak herritarrei zabaldu dien informazioak dionez, bazkide izateko lehentasuna Ezkio-Itsasoko udal erroldan altan dauden bizilagunek izaten jarraituko badute ere, hemendik aurrera herriko bazkide bakoitzak proposatzen duen pertsona batek bazkide egiteko eskubidea ere izango du. Horretarako derrigorrez herriko bazkide horren baimen sinatua beharko da.
Bestalde, eta adinari dagokionez aldaketa batzuk egin dira, hortaz, hemendik aurrera 14 eta 16 urte bitarteko gazteek gimnasioa erabili ahal izango dute guraso bazkide batek lagunduta (ez dute txartelik izango); bestetik, 16 urtetik 18 urte bitarteko gazteek, bakarrik joateko aukera izango dute eta txartela ere emango zaie, beti ere bazkide egiterakoan guraso baten baimen sinatua badute.
Gimnasioko kide izateko prezioak ondorengoak dira: 16 urtetik gorakoak 100 euro urteko bonoa eta 55 euro sei hilabetekoa; senar-emazteak eta harreman parekidekoak, 180 euro urtekoa eta 100 sei hilabetekoa; familia (gurasoak eta ume bat dutenak) 240 euro urtekoa eta 135 sei hilabetekoa; eta azkenik, familia (gurasoak eta bi ume edo gehiago dituztenek) 280 euro urtekoa eta 160 sei hilabetekoa ordainduko dituzte.
Bestetik, erabilera egokia izan dadin, gimnasioak dituen arauak gogoratzen ditugu: jarri diren makinen erabilerarekin lotutako kirol jarduerak baino ez dira onartuko bertan; derrigorrezkoa izango da kirol jantziak erabiltzea; erabiltzaile guztiek izerdia kentzeko beren toaila eramango dute, eta ariketak amaitutakoan, jarlekuak, makinak eta zorua garbitzeko dagoen materiala erabili beharko da; eta azkenik, dutxak erabili ezkero gero txukun utzi beharko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.