Ezkio

Gimnasioko txartelak eguneratzeko udaletxetik pasatu beharko da

Eguneraketa automatikoa arazoak ematen ari da

C.L.

ezkio-itsaso.

Lunes, 23 de enero 2023, 23:00

Ezkio-Itsasoko Udalak jakitera eman duenez, gimnasioko bazkideen 2023ko txartelaren eguneraketa automatikoa egiten saiatu dira, baina programak arazoak ematen ditu. Programaren enpresa arduraduna arazoa non dagoen begiratzen ari da baina biartean, eta txartela behar izanez gero, udaletxetik pasatzea eskatzen dute. Udaletxeko ordutegia astelehenetik ostegunera 7:30etik 15:00etara da eta ostiraletan 7:30etik 14:00etara da. «Norbaitek ordutegi horretan ezingo balu etorri, deitu eta adostuko dugu beste ordutegi bat», azpimarratu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad