Ezkio
Goierriko Irakurleen V. Topaketa egingo da larunbat honetan ItsasonEzkio
Goierriko Irakurleen V. Topaketa egingo da larunbat honetan ItsasonC. L.
ezkio-itsaso.
Miércoles, 7 de junio 2023, 21:16
Larunbat honetan, hilaren 10ean, hitzordu berezia izango dugu Itsason, arratsaldeko bostetatik aurrera. Goierriko irakurle taldeen topaketaren 5. edizioaz ari gara, herriko irakurle taldeak antolaturikoa, hain zuzen. Topaketa honen helburua Goierriko herri ezberdinetako irakurle taldeak elkartu eta jardunaldi bateratu bat egitea da, urte osoan talde bakoitzak bere dinamika jarraitu ostean. Hala, Itsasoko taldeaz gain, Zumarraga-Urretxu, Beasain, Ordizia, Ataun, Gabiria, Itsaso, Idiazabal eta beste hainbat herritako irakurle taldeetan aritzen diren literaturzaleak ere gonbidatuta daude larunbateko hitzordura.
Publicidad
Lehenengo aldiz Beasainen antolatu zen ekimen hau 2017an eta Joan Mari Irigoien idazlea izan zen protagonista, 'Consummatum est' (Elkar, 1983) liburua mintzagai izan zuten eta egileari omenaldia egin zioten. Zumarraga-Urretxuri pasa zioten gero lekukoa, eta hurrengo urtean Antion egin zen saioan Arantxa Urretabizkaiari egin zitzaion aintzatespena. 2019an, hirugarren jardunaldia Ordizian egin zen, hautatutako Patxi Zubizarreta idazlea izan zelarik. Iaz, pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, Ataungo Otso Irakurle taldeak hartu zuen topaketa bere herrian antolatzeko ardura eta Laura Mintegiri egin zitzaion gorazarre.
Oraingo honetan, Itsasoko irakurle taldeari egokitu zaio bosgarren edizioa hau antolatzea eta Anjel Lertxundiri eskainiko zaio omenaldia. Aurretik, 'Desertuan Behatxuloa' bere liburua mintzagai izango dute irakurleek. Hitzordua 17:00etatik 19:00etara izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.