Ezkio
Goiko ostatuko eraikinaren zaharberritzea hizpide Itsasoko batzar berezianSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Goiko ostatuko eraikinaren zaharberritzea hizpide Itsasoko batzar berezianDatorren larunbaterako, uztailak 29, herri batzar berezia deitu dute Itsason. Hitzordua 18:30ean izango da, Itsasoko Ganbara Aretoan eta gai bakarra landuko da: goiko ostatuko eraikinaren zaharberritzea. «Goiko plazan elkartuko gara eta eraikina bisitatuko dugu, gaur egungo egoera ezagutzeko. Ondoren, Ganbara Aretoan, puntu hauek landuko ditugu: aurrekontua, lortutako dirulaguntza eta aurreikuspenak», aditzera ematen dute. «Miriam Otamendi arkitektoarekin eraikineko planoak eta irisgarri egiteko aukera ezberdinak ezagutu ditugu eta erabilera posibleen azterketa abiatuko dugu», iragartzen dute.
Bestalde, Ezkio-Itsasoko Oreiña ehiztari elkarteak ostiral honetan, bere batzar orokorra burutuko duela gogora ekartzen du. Arratsaldeko zazpiretan izango da, Santa Lutziko udaletxe bulegoan. Federazioaren urteko informazioa, 2022ko kontuen onarpena, bazkideekin zerikusia duten gaiak eta kuotak, herritarren txartelaz aprobetxatuko diren bikoteen izen ematea, eraiki beharreko postuen banaketa... landuko dira, besteak beste. Ehiztari elkarteko bazkideei bertaratzea dei egiten diete.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.