Borrar
Labeak behar duen tenperatura, osagaiak, neurketak, masa egitea eta honen guztiaren emaitza gozoa jateko aukera izan dute udalekuetako gazteek.
EZKIO-ITSASO: Haristizabalen jardunaldi bikaina igaro zuten atzo udalekuetako nagusienek
EZKIO-ITSASO

Haristizabalen jardunaldi bikaina igaro zuten atzo udalekuetako nagusienek

Talde guztiak piszinara joango dira gaur eta aurrera begira ekintza ugari ere izango dituzte

MIRYAM GALILEA

Miércoles, 13 de julio 2022, 00:01

Aurrera doaz Ezkioko udaleku irekiak, aurtengo honetan guztira herriko eta inguruko 53 haur eta gaztetxo parte hartzen ari direlarik. Egunero, astelehenetik ostiralera goizez ekintza ugari izaten dituzte haurrek eta atzo lehenengoz Haristizabal baserrira (Itsaso) gerturatu zen nagusien taldea, bertan jardunaldi bikaina igaro zutelarik.

Aurtengo udalekuetako haur eta gazteen kopurua handia denez talde desberdinetan banatu dira hauek eta nagusien lehenengoa atzo goizean izan zen Haristizabal baserrian, bertan egiten dituzten gaileta gozoen prozesua ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan zutelarik. Bertako eta kalitatezko produktuen erabileraren garrantzia zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten gazteek atzo. Labeak behar duen tenperatura ezagutu, gailetak egiteko behar diren osagaiak zerrendatu, neurtu... eskuak garbitu eta lanean jarri ziren hauek Itxaso Olabideren gidaritzapean. Pausoz pauso osagaiak guztien artean nahastu zituzten eta behin masa osaturik, hau zabaldu eta gailetei forma eman zieten, azkenik, labera sartuz.

Ekintza gehiago

Beste bi taldek ere bisitatuko dute oraindik Haristizabal, baina egun berezi honetaz aparte, beste asko izango dira aurrerantzean eramango diren ekintzak: piszina, Ezkiora txangoa, Mozorro eguna, Pott kermika, Zikinen eguna...

Hilaren 29ra arte asko dira burutuko dituzten ekintzak, egun horretan merendola batekin amaituko dutelarik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haristizabalen jardunaldi bikaina igaro zuten atzo udalekuetako nagusienek