![Ezkio-Itsaso: Harremanak sendotzea izan da pilota Eskolako helburua, hau lortu delarik](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202206/18/media/cortadas/74367895--1248x650.jpg)
![Ezkio-Itsaso: Harremanak sendotzea izan da pilota Eskolako helburua, hau lortu delarik](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202206/18/media/cortadas/74367895--1248x650.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Viernes, 17 de junio 2022, 22:52
Ezkioko Pilota Eskola haziz doa poliki-poliki. Proiektu txiki bat bezala martxa hartu zuen orain dela urte batzuk eta gaur egun indarra duen familia handia dugu. Ikasturtea amaitu berri da eta arduradunek egiten duten balorazioa ezagutu nahi izan dugu, hau oso positiboa eta emankorra izan delarik.
Kurtsoa urria aldera hasi zela gogoratzen dute arduradunek, material berriekin eta ilusio handiz, momentu horretan haur kopurua 25-30 ingurukoa izanik. «Jolasetan ikusi genuen ume asko apuntatu zirela 12-14 inguru eta batez ere txikiek gogoa erakusten zuten. Adin horretatik gora, pilotan aritzeko umeak geneuzkala ere ikusi genuen. Honekin hasi ginen urrian, ilusioekin baina espektatibarekin ere ez genekielako Covid-ak zer ekarriko zigun», aitortzen dute.
Gabonetan, martxotik aurrera ospatuko ziren Ezkioko bi txapelketen antolakuntza lanekin hasi ziren, eta aldi berean bestelako txapelketatan ere parte hartzen. Urretxuko Gabon Kopan adibidez, herriko sei umek parte hartu zuten «eta txukun ibili ziren gainera!».
Ezkioko Pilota Eskolako helburua argi dago: umeen parte hartzea eta beste haur batzuk ezagutu eta hauekin harremanak estutzea. Hortaz, eskolatik aitortzen dutenez, helburua guztiz bete da aurtengoan. «Balorazioa oso positiboa izan da. Umeen artean harreman estuak egin zituzten batez ere Legazpiko ume batzuekin eta Urretxuko beste batzuekin ere; horrela, gure helburua indartzen ikusi dugu ikasturte honetan, Ezkiok geografikoki duen berezitasuna batzutan harremanei begira ez da erraza, eta zentzu horretan oso pozik gaude», diote.
Gabon kopa amaitu eta burubelarri jarri ziren Ezkioko bi txapelketekin, Pilota Goxua eta Haurren Txapelketa, kamisetak, materialak... «Bost lagun gaude eta asteazken, astelehen eta ostiraleko jarduerekin jarri ginen lanean. Horrela, maiatzeko festetara pixka bat nekatuta iritsi ginen, lan karga handia izan zelako», diote.
Maiatzaren 6an Ezkioko San Migel jaietan, bi txapelketetako finalak ospatu ziren eta horrek eman zion amaiera, «eta oso bukaera polita izan zen, Ezkioko jaietako kartela ederki bete genuen eta hori izan zen herritarren aldetik jasotako mezuetako bat, eta baita udaletxearen partetik jasotako zoriontzea edo beraien balorazioa», dio Pilota Eskolak.
Ezkioko txapelketari esker gorakada izugarria jaso zuen pilota eskola desberdinetako haurren arteko adiskidetasunak.
Egun batzuk igaro eta maiatzaren 21 eta 22an ikasturteari agur esateko Arantzara bidaiatu zuten aurtengoan ere, bertako haurrekin elkartzeko. «Aurtengo bidaian hamalau haurrek eta lau begiralek parte hartu genuen eta esan beharrekoa da gurekin Legazpiko bi pilotari etorri zirela ere esperientziaz gozatzera. Hau sortutako harremanen ondorioa izan da eta benetan pozgarria hor sortu dena», diote.
Pilota Eskolatik azaltzen dutenez, ikasturtean zehar aurrera eramandako lan guztiak ondo atera dira. «Txapelketei dagokienez momentu batzuetan gainezka sentitu gara baina azkenean aurrera atera ditugu», diote eskolatik.
Ikasturtea bukatzear zegoelarik, lehiaketa pare batean parte hartzeko aukera irten eta honi heldu zioten Ezkioko pilota eskolakoek, batzuk oraindik momentu honetan aurrera eramaten ari direlarik. Hauetako lehiaketa bat Goierrikoa izan da, hau Lazkaon ospatu delarik, eta honetan Ezkioko bikote batek parte hartzen ari delarik. Finalera iristekotan daude eta hantxe gustura dabiltzatela diote.
Bestetik, Zumarragan ere ari dira, bai benjaminak (ondo aritu ziren) eta alebinak ere (gustura) ari dira hortan. Hau guztia ikusita, aurtengo balorazioa oso positiboa dela aitortzen dute pilota eskolatik. «Urtea oso emankorra izan da, bai lehian aritu direnentzat eta baita jolasetaz gozatu dutenentzat ere. Gainera, gure helburua harremanak sendotzea dela ikusita, bikain», dio eskolak.
Azkenik, Udaletxe eta laguntzaileen parte hartzea ere eskertu nahi du Pilota Eskolak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.