Borrar

Ezkio

Haurrentzako xaboi tailerra izango da datorren ostegunean medikuetxean

6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei eskainita, aurrez izena eman beharko da

C.L.

EZKIO-ITSASO.

Miércoles, 5 de abril 2023, 21:17

Datorren asterako, apirilaren 13rako, haurrentzako xaboi tailerra antolatu dute Ezkion, medikuetxeko tailerrean. Ordu eta erdiko iraupena izango du eta 6 urtetik 12ra bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta. Dena dela, 6 urte baino gutxiagoko haurrek ere parte hartu ahal izango dute, baina kasu horretan heldu baten laguntzarekin. Interesa izanez gero, 12 urte baino gehiagoko gazteek ere aritu ahal izango dute. Izen ematea udaletxera deituta egin beharko da, 943 72 13 03 telefonoan. Tailerrari 16:30ean emango zaio hasiera.

Hautesle errolda

Maiatzaren 28ko Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak direla eta, hautesle zerrendak jendaurrean egongo dira, apirilaren 10etik 17ra bitartean udaletxean, bulego lanorduetan. Erakusketa honen helburua da hautesleek egiazta ahal ditzaten bere erroldako datuak zuzen agertzen direla bertan.

Ibur hipika

Apirilaren 10, 11, 12, 13 eta 14an 1etik 4rako galopeak prestatzeko ikastaro trinkoa eskainiko du Ibur hipika klubak. 10:30etik 13:30era 1 eta 2 galopeak eta 16:00etatik 19:00etara 3 eta 4 galopeak. Apirilaren 15ean galopeetako azterketak egingo dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurrentzako xaboi tailerra izango da datorren ostegunean medikuetxean