Ezkio
Hauteskunde zerrenda osatzeko proposamenak bilduko diraSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Hauteskunde zerrenda osatzeko proposamenak bilduko diraC.L.
Ezkio-itsaso.
Viernes, 10 de marzo 2023, 21:50
Otsailaren 18an, Ezkioko udaletxean egindako herri batzarrean datozen hauteskundeetarako zerrenda osatzeko prozedura adostu eta hau herritarrei zabaldu eta martxan jartzeko Ezkio Eraikiz izeneko lantalde bat osatu zen.
Herri zerrenda osatzeko eta hori gauzatzeko proposamenak jaso ondoren, udal taldea osatzeko 16 urtetik gorako herritar guztiok gehienez 10 izeneko zerrenda bat proposatzeko aukera izango dute, udalaren kudeaketarako aproposen iruditzen zaizkigun lagunekin. Proposamen zerrendetan botu gehien jaso dituzten lagunekin bilera egingo da 10 laguneko hauteskunde zerrenda osatzeko. Proposaturiko zerrendan botoak jasotzeak ez dakar derrigorrean udal taldean sartzzeko konpromezurik.
Zerrendak osatzerakoan anzitasuna izango da irizpide nagusia; genero aniztasuna, adin aniztasuna, sentsibilitate desberdinak,... eta proposatutako jendeak 18 urtetik gora izan beharko ditu. Proposamen zerrendan (bakoitzak berea) izen, abizen eta etxebizitza beteta eraman beharko duo Inork ezingo du ordezkari gisara zerrendarik eraman. Ateratzen den hautagaitza Ezkio-Itsasoko udala kudeatzeko sortuko da.
Hilaren 17an, arratsaldeko 16:00etatik arratsaldeko 19:00etara; hilaren 18an, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara eta hilaren 19an, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara. Egun eta ordutegi horretan, lantalde honetako kideak Udaletxean egongo dira proposamen zerrendak kutxa batean jasotzeko, bai eta herritarren zalantzak argitzeko ere. Nahi duen orok hilaren 19an egingo den botu kontaketara etortzeko aukera izango du. EzkioErakiz taldetik azpimarrtu dute «herritar guztion parte-hartzea garrantzitsua dela azpimarratu nahi genuke Ezkio Eraikiz sortuko baitugu herri bateratu bat».
Ezkio-Itsasoko herri eskolaren festa hilarean 25ean izango da. Eguerdiko 12:00etan emanaldi anitza antolatu dute eta hau amaitutakoan, 14:00etan, bazkaria antolatu dute. Arrtsaldean berriz, euskal kantu bingoa eta euskal karaokearekin jarraituko dute. Gero, haur eta helduentzat 'Igartubeiti sorgindua' makilaje tailerra egongo dela iragarri dute. Dagoeneo txartelak salgai daude, 10 euroan haurrentzat eta 20 euroan helduentzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.