Borrar
EZKIO-ITSASO

Herri Batzarra Itsason eta hainbat ekitaldi asteburu honetan

M.G.

Martes, 12 de julio 2022, 00:02

Orain arte egindako lanen eta hartutako erabakien jarraipena ezagutzeko, eta bestelako gaiak jorratzeko, asteburu honetan Herri Batzarra aurrera eramango da Itsason, uztaialeko ekintzekin jarraituz. Beraz, hilaren 15ean, ostiralean, Herri Batzarra ospatuko da Ganbara aretoan arratsaldeko 19:00etan eta beti bezala, herritar guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzera.

Larunbatean berriz, arratsaldeko 17:00etan frutu gorrien bilketa egingo da eta 18:30ean prestaketari ekingo diote Itsasoko gunean. Azkenik, uztailaren 22 eta 23an Alegiako Madalena jaiak ospatuko dituzte herrian, egitarau osoa hemendik gutxira ezagutzeko aukera izango dugularik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herri Batzarra Itsason eta hainbat ekitaldi asteburu honetan