Anduaga jatetxean ere egin izan da bazkaria, jatetxeak tartekatuz.

Herri bazkaria azaroaren 6an ospatuko da Topan

GALILEA

ezkio-itsaso.

Martes, 18 de octubre 2022, 23:07

Urteak dira adinduekin elkartasunez herri bazkaria ospatzen dela udazkenean Ezkio-Itsason. Meza nagusia lehenengo, eta herriko ostatuetan zehar, txandaka, bazkari ederra egiten dute hauek.

Publicidad

Aurtengoan meza eta elkarrekin bazkaltzeaz gain, Izazpe abesbatzaren kontzertuaz gozatzeko aukera ere izango dute herritarrek. Ospakizun honetarako aukeratutako eguna azaroaren 6a izan da, igandea, eta aurtengoan Topa ostatuan ospatuko da nazkaria; izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Arratsaldeko 13:00etan hasiko da ekitaldia Santa Lutziko elizan, bertan Izazpi abesbatzaren kontzertuaz gozatzeko aukera egongo delarik. Eta saioa amaitzerakoan Topa ostatura gerturatuko dira bizilagunak bazkari dotoreaz gozatzeko.

Bazkaria arratsaldeko 14:00etan hasiko da eta izena emateko epea zabalik dago, azken eguna urriaren 28a (ostirala) izango delarik. Egun honetarako Margari Arruti sukaldariak prestatuko duen menua ondorengoa izango da: zizka-mizken artean iberikoak, itsaski pastela, eta ganba eta baratxuri freskoen nahaskia egongo da; eta ondoren aukeratzeko, bakailaoa saltsa berdean, txipiroiak plantxan, karrilerak saltsan, arkume errea eta azpizuna plantxan egongo dira. Postrean etxeko sagar-tarta izozkiarekin; eta edariak eta kafea ere prezioaren barne izango dituzte.

Bazkari honetan edonork parte hartu dezake, hori bai prezioa desberdina izango da adinaren arabera: 65 urtetik gorakoek 20€ ordaintzen dituzten bitartean, gainerakoen 40€ ordainduko dituzte.

Bazkari honetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, esan bezala, eta honetarako udaletxera deitu beharko da 943 72 13 03 telefono zenbakira. Deitzerakoan bigarren platera aukeratu beharko da. Gogoratzen da menutik kanpo hartutakoak norberak ordaindu beharko dituela.

Publicidad

Azkenik, herritarren batek garraio arazorikizango balu, esan dezala udaletxean eta bila joango zaiola gogoratzen dute Udaletik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad