MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Martes, 20 de septiembre 2022, 23:32
Gazteleku bat ezartzearen beharra ageri zen herrian orain dela hilabete batzuk eta udalean eta herritarrekin baloratu ondoren, proiektu bat landu zen Ezkio-Itsason behar hori hasetzeko. Honetarako lan talde bat osatu da eta honek martxan jarri berri du herriko Gaztelekua, udaletxeko beheko aretoan kokatzen delarik.
Publicidad
Herri ekimen honen helburua haurrak elkarrekin egoteko espazio bat eskaintzea da, beraien arteko harremanak eta interakzioak sustatuko duen gune bat hain zuzen ere. Horrela, gazteek beraiek kudeatu eta antolatzen dute eta etorkizunean herri lotura izaten lagungarri izan daitekeelakoan daude sortzaileak.
Gune hau martxan jartzeko antolaketan talde bat aritu da Oinherriko aholkularitzarekin batera, eta lan talde honek, ekimen honen inguruko erabakiak hartzeko eskumena du sortzen diren beharrei aurre giterako orduan. Aste bete bada Gaztelekua martxan dagoela.
Herriko gaztelekua dagoeneko martxan egonda ere, ateak zabalik ditu beti parte hartzaile berrientzat. Zerbitzu hau, 2016. urtetik aurrera jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta beraiek autogestionatu eta kudeatutako gunea da. Zerbitzu hau erabiltzako, sarrera irteeretarako autonomia beharrezkoa da; lokala elkargunea denez, askatasunez irten ahal izango dute beste gune batzuetara; eta gogoratzen da ere ardura familiena da.
Gaztelekuaren antolaketa kudeatzen laguntzeko bidelagun bat dago bertan. Hau, ekintza berezietan salbu, lokalean egongo da beti; ekintza berezietan familiei antolaketarako laguntza eskatuko die, eta behar denetan, harremanetan jarriko da erabiltzaileen familiekin.
Publicidad
Gaztelekuak astelehen, asteazken eta igandetan eskaintzen du zerbitzua, garaiaren arabera ordutegia desberdina izango delarik. Horrela, azarotik apirilera, arratsaldeko 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik; eta maiatzetik urrira 16:30etik 19:30era. Igandetan berriz 15:30etik 20:00etara erabili ahal izango da.
Harpidetza urteko kuota 10€koa da eta gaztelekuaren zerbitzua erabiltzeko aurretik izena eman beharko da Ezkio-Itsasoko udaletxera bertaratuz edo telefonoz ere egin daitekelarik 943 72 13 03 telefono zenbakira deituz.
Publicidad
Kuotaren ordainketa, eskudirutan edo banku-transferentzia bidez egin daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.