Borrar
Martxan dago herriko gimnasioa dagoeneko.
Herriko gimnasio berria martxan dago dagoeneko
Ezkio-Itsaso

Herriko gimnasio berria martxan dago dagoeneko

GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Viernes, 16 de septiembre 2022, 23:21

Astelehenean mar-txan jarri zen Medikuetxea eraikinean egokitu den gimnasio berria, hasieran hezitzaile bat bertan egongo delarik, erabiltzaileei laguntzako asmoz, astean hirutan.

Urriaren 7ra bitartean hezitzaile bat egongo da astelehen, asteazken eta ostiraletan goizez 9:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara Ezkio-Itsasoko gimnasioa erbiltzaileek behar dituzten azalpen eta zalantzekin laguntzeko. Tarte honetan gimnasio zebitzua dohainik izango da, herritarrek hau frogatu dezaten.

Ondoren, urriaren 7tik aurrera zerbitzua erbiltzeko kide izan beharko da eta udaletxean eskaera aurkeztu beharko da. Kide izateko lehentasuna Udal erroldan altan dauden bizilagunek izango dute.

Prezioak eta arauak

Gimnasioko kide izateko prezioak ondorengoak dira: 16 urtetik gorakoak 100 euro urteko bonoa eta 55 euro sei hilabetekoa; senar-emazteak eta harreman parekidekoak, 180 euro urtekoa eta 100 euro sei hilabetekoa; familia (gurasoak eta ume bat dutenak) 240 euro urtekoa eta 135 euro sei hilabetekoa; eta azkenik, familia (gurasoak eta bi ume edo gehiago dituztenek) 280 euro urtekoa eta 160 euro sei hilabetekoa ordainduko dituzte.

Bestetik, erabilera egokia izan dadin, arau xume batzuk jarraitu beharko dira: jarri diren makinen erabilerarekin lotutako kirol jarduerak baino ezdira onartuko; derrigorrezkoa izango da kirol jantziak erabiltzea; 16 urtetik beherakoek ezingo dute muskulazio makinarik erabili; erabiltzaile guztiek izerdia ken-tzeko beren toalla eramango dute, eta ariketak amaitutakoan, jarlekuak, makinak eta zorua garbitzeko dagoen materiala erabili beharko da; dutxak erabili ezkero gero txukun utzi beharko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko gimnasio berria martxan dago dagoeneko