Herriko zabor guneetn utzi beharko dira.

Herriko traste zaharren bilketa bihar izango da

GALILEA

ezkio-itsaso.

Martes, 22 de noviembre 2022, 23:18

Sasieta Mankomunitateak, orain arte egin izan duen bezala, hileko traste zaharren bilketa aurrera eramango du, eta azarokoa bihar izango da.

Publicidad

Hilabetean behin jasotzen dira Ezkio-Itsason traste zaharrak, hileko laugarren ostegunean, eta gogoratu behar da trasteak ezin direla edozein ordutan atera eta hauentzako ere leku zehatz bat dagoela. Horrela, herrian zehar kokatuta dauden zabor-guneetan utzi ahalko dira, egunean bertan, gaueko 21:00etatik aurrera.

Sasietatik azpimarratu nahi dute trasteak edukiontzien kontra ez direla utzi behar, pasabidea ezin dela oztopatu eta edu-kiontzien erabilpena ere ezin dela galerazi. Egun honetarako atera daitezken materialak ondorengoak izango dira: altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozgailuak, ordenagailuak, telebistak...) eta bestelako traste erabilezinak ere.

Toner-ak

Imprimagailuetako tonerrak birziklatzeko aukera ere eskaintzen da Ezkio-Itsason, hauek jasotzeko gune bakarra udaletxean bertan kokatuta dagoelarik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad