Ezkio
Hil arte bizi' tailerra antolatu dute Ezkion Nerea Erkiagarekin azaroan zeharSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Hil arte bizi' tailerra antolatu dute Ezkion Nerea Erkiagarekin azaroan zeharA. M.
Ezkio-iTsaso.
Martes, 1 de octubre 2024, 20:26
'Hil arte bizi' tailerra antolatu dute azaroan zehar. Lau saio egingo dira Berea Erkiaga adituarekin herritarrentzat zuzendutako tailer honetan, eta bertan heriotzaren inguruko eskubide eta erabakitzeko ahalmenen berri eskaintzeko eta norberak hartu ditzaken erabakiak eta eman beharreko pausuak argitzen laguntzeko. Doluan dauden pertsonentzat ez dela egokia diote antolatzaileek.
Gehienez 12 pertsonak osatutako taldeak parte hartuko du ibilbide horretan, eta bakarka eta taldean egindako ariketen bidez, hainbat gairen inguruan gogoetatu eta gure iri-tziak argituko ditugu: testamentua, kontu praktikoak, bizitza digitala, aurretiazko borondateen dokumentua,...
Tailerrean heriotzari buruz gogoetatzea, besteen iritziekin heriotzari buruzko gure jarrera aberastea, heriotzaren inguruan ditugun eskubideen berri jasotzea eta norbere bakantasuna errespetatuz hartu nahi -eta behar- ditugun erabakiak argitzea landuko da.
Heriotza hitza erabili beharrak berak «promoziorako» erraztasunik ematen ez duenean! Zenbatetan, gai potolo honekin lagundu nahian, gomendatu dutenak heriotza hi-tza ordez «bizitzaren amaiera», «gure bizitzarako erabaki funtsezkoak» esaldiak eta an-tzekoak erabiltzeko, jendea errazago erakartzeko.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek hilaren 14tik 30era eman dezakete izena udaletxera bertaratuta edo 943 72 13 03 talefono zenabkira deituz edo email idatziz udala@ezkio. net helbide elektronikora.
Dena den, urriaren 14an tailerraren aurkezpen hitzaldia eskainiko du Nerea Erkiagak arratsaldeko 17:30ean. Tailerraren data egunak azaroak 4, 11, 18 eta 25 dira.
Tu-tum, platz! bakarrizketa eskainiko du Jon Plazaolak larunbat honetan, hilak 5, Alegiako pilotalekuan iluntzeko 19:00etan. Urretxuko aktoreak bakarrizketa berak idatzi du eta bere bizipenak ditu oinarri. Plazaolak bakarrizketekin hasi zuen bere ibilbidea, duela ia 25 urte. Ondoren, telebista aurkezlea izan zen eta telesail eta pelikula ezagunetan parte hartu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.