Borrar
'Ehundu' familientzako tailerra izango da iraileko tailer bakarra. GALILEA
Ezkio: Hilabete honetako familientzako tailer bakarra larunbatean egingo da
Ezkio

Hilabete honetako familientzako tailer bakarra larunbatean egingo da

Ostiralean jai eguna izanda Igartubeiti Baserri Museoa itxita egongo da eta asteburuan zabalduko ditu berriro ateak

MIRYAM GALILEA

Miércoles, 7 de septiembre 2022, 00:04

Bi tailer burutu dira udako hilabete hauetan zehar Igartubeiti Baserri museoan eta irailean oraindik ere hauetako batean parte hartzeko aukera izango dute familiek, konkretuki 'Ehundu' tailerrean. Bakarra izango da hilabete honetan eta larunbatean egingo da.

'Ezkutuko altxorrak' ekimenaren barne, doakoa izango dugu asteburuko tailerra, hau arratsaldeko 16:30etik aurrera ospatuko delarik. Parte hartzaileek tailer honetan ehungintza lanbidea, lihoaren landarea ehun bihurtzeko prozesua eta oihal baten oinarrizko egitura ezagutuko dute, eta bakoitzak bere oihala ehungailuan sortuko du.

Parte hartzaileak 6tik 12ra urte bitarteko haurrak dituzten familiak izan ahalko dira eta Interpretazio zentroan izango da. 'Ehundu!' tailerrean izena emateko telefonoz deitu behar da 943 72 20 42 telefono zenbakira, kopurua mugatua baita.

Bisitak

Museoa norbera euren kabuz bisitatzeko aukera dago, baserriaren deskribapen formala azaltzen duten eta XVI. mendeko baserriaren bizitza kontatzen duten QRak eskaneatuz. Hauen bitartez, bisitaria garaiko atmosferan murgiltzen laguntzen duten kontakizun sortzaile eta literarioak ezagutzen dituzte bisitariek. Bestalde, bisita gidatua ere egin daiteke, beti bezala, goizeko 11:00etan euskaraz, 12:30ean gaztelaniaz, eta arratsaldeko 17:00etan euskaraz edo gaztelaniaz.

Bestetik, haurrek eta euren familiek, bisita ludiko batean parte hartzeko aukera dute baserri barruan. Beren piko-pikoak muntatu ondoren, objektuak aurkituz eta haiei buruz ikasiz dibertitzen direla aitortzen dute museotik.

Familiaren liburuxka museoko harreran jaso eta jarduera egin dezakete beren kasara.

Ostiralean, itxita

Museoak asteburu eta jai egunetan zabaltzen ditu ateak baina aste honetan, ostiralean, jai eguna izanik, baserria itxita izango da.

Urriko agendaren aurrerapen bat ere eman du museoak eta hilaren hasieran 'Gernikak' kontzertua ospatuko da dolarean.

Juan Manuel Beguiristain klarinete jotzaileak eta Gorka Hermosa akordeoilariak 'Gernikak' kontzertua eskainiko dute Igartubeiti baserriko dolarean urriak 2an, igandean, arratsaldeko 18:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hilabete honetako familientzako tailer bakarra larunbatean egingo da