Borrar
Ezkio-Itsaso

Hilabete honetako traste zaharren bilketa datorren astean izango da

Arratsaldeko 21:00etatik aurrera atera daitezke trasteak, hilaren 25ean, herriko zabor guneetara

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Sábado, 20 de agosto 2022, 00:04

Sasieta Mankomunitateak, orain arte egin izan duen bezala, hilaren laugarren ostegunean egingo du Ezkio-Itsasoko traste zaharren bilketa, eta abuztuari dagokiona datorren astean izango da.

Hilean behin jasotzen dira traste zaharrak herrian, eta gogoratu behar da hauek ezin direla edozein ordutan atera eta hauentzako leku zehatz bat dagoela, konkretuki hauek herrian zehar kokatuta dauden zabor-guneetan utzi beharko dira, egunean bertan, arratsaldeko 21:00etatik aurrera. Abuztuko jasotze eguna datorren osteguna, hilak 25 izango da.

Sasietatik azpimarratu nahi dute trasteak edukiontzien kontra ez direla utzi behar, pasabidea ezin dela oztopatu eta edukiontzien erabilpena ere ezin dela galerazi.

Atera daitezken materialak ondorengoak izango dira: altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozgailuak, ordenagailuak, telebistak...) eta bestelako traste erabilezinak.

Toner-ak birziklatu

Gogoratzen da imprimagailuetako tonerrak birziklatzeko aukera ere badagoela herrian, honetarako bideratuta dagoen zaborrontzi bakarra Ezkio-Itsasoko udaletxean kokatuta dagoelarik. Informazio gehiagorako udelatxeko telefono zenbakia: 943 72 13 03.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hilabete honetako traste zaharren bilketa datorren astean izango da